Martxan da BIRJOSI proiektua Alfa eta DBZren eskutik

Atzealdea

Martxan da BIRJOSI proiektua Alfa eta DBZren eskutik

PROIEKTUA

Martxan da BIRJOSI proiektua Alfa eta DBZren eskutik

DBZk Alfa Hogarri lagunduko dio moda zirkularraren esparruan negozio-eredu berrien aukerak aztertzen, pertsonengan oinarritutako diseinuaren bidez

2023·09·21

$titulo.getData()


Alfa Hogarrek BIRJOSI proiektua abiarazi du. Joskintzaren munduan 100 urte baino gehiago igaro ondoren, Alfak moda-kontsumo iraunkorragoa ahalbidetuko duten negozio-eredu berriak diseinatu nahi ditu. Horretarako, Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroaren (DBZ) laguntza izango du, pertsonengan zentratutako diseinua proiektuan zehar aplikatzeko. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren "Enpresa-sarean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programaren" laguntza izango du.

BIRJOSI proiektuaren helburua da arroparen bizi iraupena luzatzea ahalbidetzen duten negozio eredu zirkularrak sortzeko aukerak aztertu eta garatzea. Pertsonetan zentratutako diseinuaren metodologiaren aplikazioaren bidez aukera berriak aztertuko dira. Metodologia hori arazo konplexuak konpontzeko ikuspegi sortzailea eta parte-hartzailea da, eta lehenago arrakastaz erabili izan da enpresa-arloan iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra bultzatzeko.

Gainera, BIRJOSIk ekonomia zirkularraren esparruan arrakasta-kasuak modelizatu nahi ditu, Gipuzkoako beste enpresa batzuek antzeko lankidetza-ekimenak abian jar ditzaten. Horregatik, proiektuaren emaitzak lurraldeko gizartera eta enpresa-sarera zabalduko dira proiektuan parte hartzen duten erakundeen sare sozialen bidez.

 

512x262