Erasmus ikasleei harrera egin zaie IdeiEnean
Erasmus ikasleei harrera egin zaie IdeiEnean
Erasmus ikasleei harrera egin zaie IdeiEnean
Aurten 23 ikasle egongo dira ekainera arte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Mondragon Unibertsitatera, guztira, 54 Erasmus ikasle etorri dira.
Aurten Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ikasiko duten Erasmus ikasleei harrera egin diete.
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan 5 ikasle egongo dira; hurrenez hurren, 4 Brasildik (Brasil) eta beste bat Belgikatik heldu dira. Hezkuntzarekin lotutako ikasketetan, berriz, 6 Erasmus ikaslek ikasiko dute Eskoriatzan. Horietako 4 Herbereetatik heldu dira eta 2 Turkiatik. Azkenik, Humanitate Digital Globalak graduan atzerritik heldutako 12 ikasle egongo dira: 4 brasildar, 4 danimarkar, 3 hegokorear eta argentinar bat.
Ikasleen egonaldia otsailaren 2an hasi zen eta ekainaren 15era arte luzatuko da. Lehen astean, klaseak hastearekin batera, ikasleek ingurua ezagutzeko aukera izan dute.
Welcoming Day IdeiEnean
Mondragon Unibertsitateko fakultate ezberdinetara heldu diren beste guztiekin batera, ongietorria egin zaie ikasle hauei. Horretarako, Aretxabaletako campuseko IdeiEnean Welcoming Day ekimena antolatu da.
Mondragon Unibertsitateko Nazioartekotze taldeak antolatutako ekitaldi horretan Erasmus ikasleek aukera izan dute euskal kirol ezberdinak ezagutzeko eta praktikatzeko. Horren bitartez ikasleek bertako ohiturak eta elkar ezagutzea lortu nahi izan da.
Jardunaldiaren argazkiak
