“Testuinguru hibridoetan errazteko gakoa: nerabeak eta sare sozialak” webinarra, martxoaren 18an

Atzealdea

“Testuinguru hibridoetan errazteko gakoa: nerabeak eta sare sozialak” webinarra, martxoaren 18an

webinarra

“Testuinguru hibridoetan errazteko gakoa: nerabeak eta sare sozialak” webinarra, martxoaren 18an

Eneko Bidegain eta Aitor Zuberogoitia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak gidatutako webinara 18:00etan hasiko da.

2021·03·01

$titulo.getData()


Martxoaren 18an, 18:00etan hasita, Testuinguru hibridoetan errazteko gakoa: nerabeak eta sare sozialak izeneko webinarra eskainiko dute Aitor Zuberogoitia eta Eneko Bidegain Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileek. 

 

NERABEAK ETA SARE SOZIALAK HIZPIDE

Ikertzaileek azalduko dituzte zeintzuk diren 15-16 urte arteko nerabeek erabiltzen dituzten sare sozialak, eta zertarako, zein motibaziorekin eta nola erabiltzen dituzten. Horretarako, eta online eta offline bizitzen arteko hibridotasuna aztertu ondoren, ikertzaileek emango dituzte ezagutzera Gipuzkoan eta Lapurdin egindako ikerketaren emaitzak. Gainera, hurrengo galderen bueltan jardungo dira webinarrean: zer egiten dute gazteek sare sozialetan? Zein irudi erakusten dute? Zaintzen dute irudi hori? Euren esku dago zaintza hori? Zein da pribatutasunari begira, daukaten kontzientzia eta portaera? Zein hizkuntzetan ari dira nagusiki? 

 

Webinarar antolatuta dago Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit) Unibertsitate Masterraren egitarauaren barruan. Master hau TeamLabs hezkuntza laborategiarekin batera diseinatu dugu.