Zer egin dezake nire enpresak zibererasoen aurrean?

Atzealdea

Zer egin dezake nire enpresak zibererasoen aurrean?

WEBINAR

Zer egin dezake nire enpresak zibererasoen aurrean?

Mondragon Unibertsitateak antolatu du CYBASQUE eta S2 Gruporekin batera webinar bat enpresei euren zibersegurtasuna hobetzeko plan bat egiten lagundu asmoz. Jardunaldia maiatzaren 18an izango da.

2021·05·07

$titulo.getData()


Zibersegurtasunaren mundua asko ari da tenkatzen azken urteotan, enpresek telelanaren beharragatik hartu behar izan dituzten segurtasun neurrietatik hasita, zibereraso edo informazio galera nahiz urratzeetatik pasata Ransomware erasoen areagotzeraino.

Interesa baduzu azken gertakari eta segurtasun erasoen ezaugarri eta joerak ezagutzeko eta txekeatu nahi baduzu ea zure enpresa prest dagoen erronka horri aurre egiteko, aholkatzen dizugu Mondragon Unibertsitateko Zibersegurtasun Arloak antolatutako webinar honetara bertaratzeko.

Gurekin edukiko ditugu gaia ondo ezagutzen duten hainbat aditu, hala nola Iñigo Bueno, S2 Grupokoa, segurtasun gertakizunen kudeaketan sakonduko duena, eta Jon Mitxelena, CYBASQUEkoa (Euskadiko zibersegurtasun industrien elkartekoa), zeinak hurbilduko gaituen egun enpresatan dagoen profil profesionalen eskari handira.

Saio bukaeran, Jesus Lizarragak, Mondragon Unibertsitateko Zibersegurtasun Masterreko Koordinatzaileak, aurkeztuko dizkigu unibertsitateak espezializatu eta segurtasun gaietan trebatu nahi diren profesionalei eskaintzen dien heziketa programaren ezaugarriak.

 

Eman izena webinarrean!

 

Maiatzaren 18ko egitaraua:

  • 16:00 - 16:05 Ongietorria eta aurkezpena
  • 16:05 - 16:25 Segurtasun gertakarien kudeaketa - S2 Grupo Iñigo Bueno
  • 16:25 - 16:45: Profesional beharra zibersegurtasun ingurunean - Jon Mitxelena CyBasque
  • 16:45 - 16:55 Zibersegurtasun Masterraren aurkezpena - Jesús Lizarraga, Mondragon Unibertsitatea
  • 16:55 - 17:00 Galde-erreguak eta itxiera.

Hizlariak:

320x162Iñigo Bueno - S2 Grupoko iparraldeko zonalde Zuzendaria

320x162Jon Mitxelena - CYBASQUEko koordinatzailea

320x162Jesús Lizarraga, Zibersegurtasun Masterreko koordinatzailea.

 

Hurrengo ikastaroa

Ikastaroari buruzko informazioa