GA4-ra betiko migratu aurretik, universal analytics datuen backup egiteko aukera ezberdinak erakusteko doan webinarra, Eli Garcia-rekin

Atzealdea

GA4-ra betiko migratu aurretik, universal analytics datuen backup egiteko aukera ezberdinak erakusteko doan webinarra, Eli Garcia-rekin

WEBINAR

GA4-ra betiko migratu aurretik, universal analytics datuen backup egiteko aukera ezberdinak erakusteko doan webinarra, Eli Garcia-rekin

Mondragon Unibertsitateak antolatutako Webinar hau maiatzaren 16an egin zen Eli Garciaren eskutik, gure Web Analitika ikastaroetako arduraduna. Teknologiak gure webgunera egindako bisiten historikoa gordetzeko eskaintzen dizkigun aukera desberdinak erakutsi zizkigun Google-k Universal Analyticserako sarbidea behin betiko kendu aurretik. Azpian duzu grabazioa!

2023·05·02

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatean, IKT Taldearen barruan, Adimen Artifizialarekin, Datuen Analisiarekin eta Enpresa Adimenarekin lotutako gaietan profesionalak prestatzen espezialistak gara. Eta zehazki, dagoeneko 1000 profesional baino gehiago dira azken bi urteetan gurekin analitika digitalari buruzko ikastaroetan trebatu direnak.

Azpian duzu webinarraren grabazioa, honako egitura jarraitzen du: 

  • 09:30 – 09:40 Ongi etorria eta aurkezpena, Beatriz Laskurain (Mondragon Unibertsitateko Data Driven ikastaroetako irakaslea eta koordinatzailea)
  • 09:40 - 10:20 Universal Analytics datuak gordetzeko aukerak, Eli Garcia (Google Analytics ikastaroetako irakaslea eta koordinatzailea))
  • 10:20 - 10:30 Galdera erantzunak eta Itxiera

GA4n sakondu nahi baduzu, gure online ikastaroa gomendatzen dizugu:

ikastaroari buruzko informazioa

 

Hizlaria: Eli Garcia

Informatika Ingeniaria, Eli MarTech munduan trebatzailea da, Marketin Digitalarekin eta Data Driven erabakiak hartzearekin lotutako ikastaroetan espezializazio berezia duena.