Universidad Cooperativa de Colombiako ordezkaritza baten bisita jaso du Mondragon Unibertsitateak

Atzealdea

Universidad Cooperativa de Colombiako ordezkaritza baten bisita jaso du Mondragon Unibertsitateak

Bisita

Universidad Cooperativa de Colombiako ordezkaritza baten bisita jaso du Mondragon Unibertsitateak

Colombiako ordezkaritza honi, Mondragon Unibertsitateko Errektoreordeak egin dio harrera.

2020·02·26

$titulo.getData()


Egun hauetan, Mondragon Unibertsitateak Universidad Cooperativa de Colombiako ordezkaritza baten bisita jaso du.

Ordezkaritza hau ondoko pertsonek osatzen dute: José Obdulio Cúrvelo jauna, Finantza arloko Decanoa, José Luis Sandoval jauna, Enpresen Kudeaketa arloko Decanoa eta Manuel Uniberro, Programa Kudeaketa arloko Zuzendaria. Guztiei, Mondragon Unibertsitateko Errektoreordea den Jon Altuna jaunak egin die harrera.

Bisita honen helburua, Mondragon Unibertsitateak duen konpetentzien garapenean oinarritutako eredua ezagutzea da. Horretarako, Mondragon Unibertsitatea osatzen dute fakultateetako pertsona desberdinekin esperientziak partekatzen ari dira.

Hortaz gain, Mondragon Assembly kooperatiba bisitatu dute, bertan formazio dualaren baitan dauden ikasle eta tutoreekin, eredu honi buruz hitz egiteko.