Bisitatu Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zibersegurtasuneko online eskola berria

Atzealdea

Bisitatu Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zibersegurtasuneko online eskola berria

ZIBERSEGURTASUNA

Bisitatu Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zibersegurtasuneko online eskola berria

Plataforma berrian ikastaro laburrak, formazio ibilbideak, mikrokredentzialak, masterrak eta askoz gehiago aurkituko dituzu. Dena malgua eta zure neurrira.

2025·06·02

$titulo.getData()


Abangoardian egon nahi duzu mundu digitaleko sektore dinamiko eta eskatuenetako batean? Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, MONDRAGON enpresa talde ezagunaren barruan, zibersegurtasuneko online plataforma berria jarri dugu abian, profesionalik onenak trebatzeko datuen, azpiegituren eta sistemen babeserako funtsezko eremuetan.

Sartu plataformara

Sektoreko aditu-talde handi bat dugu, eta programa malguak eta egokituak eskaintzen ditugu informazio-teknologietan, informatikan edo horiekin lotutako beste arlo batzuetan jadanik ikasketak edo prestakuntza duzuen profesionalei. Zibersegurtasunaren munduan espezializatu nahi baduzu hemen duzu aukera: bai Zibersegurtasuneko Masterraren bidez, bai zure neurrira diseinatutako mikrokredentzialen bidez. Zure prestakuntza-ibilbide propioa sortu ahal izango duzu, eta zure erritmoan egin aurrera.

Zibersegurtasuna lehentasunezkoa da enpresa eta erakundeetan. “Espainiako zibersegurtasun talentuaren analisia eta diagnostikoa” dokumentuaren arabera (Incibek egina 2022an), enpresen % 48 barne-langileen prestakuntza eta kualifikazioa erabiltzen ari dira zibersegurtasuneko lanpostu hutsak betetzeko. Hala ere, 10 barne-postutatik 2 bakarrik betetzen dira erakundearen barne-talentuarekin. Beraz, trebatu zibersegurtasunean eta ikusiko duzu nola irekitzen zaizkizun hamaika lan aukera!

Bisitatu gure webgunea eta ezagutu gure ikastaro guztiak, zure zain gaude!

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa MONDRAGON enpresa talde ezagunaren barruan dago, Euskadiko enpresa talde handiena (70.000 langile baino gehiagorekin). Horri esker, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak industria eta enpresa munduko behar eta erronkekin guztiz bat datozen programak eskain ditzake, eta arlo teknologikoko harreman-sarerik onena sortu.