Bisita Txinako Zientzien Akademiako Mekanika Institutura (CAS) eta Technology and Engineering Center for Space Utilization (CSU) zentrora

Atzealdea

Bisita Txinako Zientzien Akademiako Mekanika Institutura (CAS) eta Technology and Engineering Center for Space Utilization (CSU) zentrora

BISITA

Bisita Txinako Zientzien Akademiako Mekanika Institutura (CAS) eta Technology and Engineering Center for Space Utilization (CSU) zentrora

Valentina Shevtsova Ikerbasque ikerlariak eta Mondragon Unibertsitateko Mounir Bou-Ali irakasleak (Fluidoen Mekanika ikerketa taldekoa) Txinako Zientzien Akademiako Mekanika Institutuko (CAS) mikrograbitatearen funtsezko laborategia bisitatu dute, Qiu Sheng LIU irakasleak gonbidatuta.

2023·11·21

$titulo.getData()


Bisitaren helburua OIM/CASen gauzatuko den proiektua lehen pertsonan ezagutzea izan da. Proiektu hori talde txinatarrak aurkeztu du eta Txinako Espazio Estazioan (CSS) tantak lurruntzeko eta beroa transferitzeko fasea aldatzeko esperimentu espazialen ingurukoa da. Bisitan, V. Shevtsovak Scientific outcome from microgravity experiments on thermodiffusion izeneko lana aurkeztu du eta M. Bou-Ali irakasleak Enhancing Heat Transfer in PCM Devices: Marangoni Convection and Other Strategies lanaren emaitzak azaldu ditu.

Egindako bileretan, agerian geratu zen bi taldeen artean interes zientifiko handia zegoela, eta interes partekatuko hainbat ikerketa-ildo biltzen dituen asmo-gutun batean gauzatu da emaitza. Era berean, Mikrograbitate Laborategiko (CAS) ikerketa-taldeak elkarlanerako interesa agertu du, Txinako Espazio Estazioa erabiltzeko eta elkarrekin garatzeko ekimenetan parte hartzeko aukera eskainiz. Izan ere, Valentina Shevtsova irakasleak eta M. Mounir Bou-Ali irakasleak CSUren (Technology and Engineering Center for Space Utilization) instalazioak bisitatu zituzten, eta bilera bat egin zuten Nazioarteko Lankidetza Bulegoko langileekin, Mondragon Unibertsitateko Fluidoen Mekanika taldearen eta Txinako Zientzien Akademiako Mekanika Institutuko Mikrograbitatearen Funtsezko Laborategiaren arteko lankidetza-proiektuak garatzeko eskaintza berretsiz.

pdf

Ezagutu Scientific outcome from microgravity experiments on thermodiffusion

Autorea: Prof V. Shevtsova

pdf

Ezagutu Enhancing Heat Transfer in PCM Devices: Marangoni Convection and Other Strategies

Autorea: Prof. M. Bou-Ali