Energia Sistema Adimendunak masterreko ikasleek bisita Fagor Automationera

Atzealdea

Energia Sistema Adimendunak masterreko ikasleek bisita Fagor Automationera

FAGOR AUTOMOTIONERA BISITA

Energia Sistema Adimendunak masterreko ikasleek bisita Fagor Automationera

Makinek energiaren inguruan dituzten datuen bilketa eta prozesamentua izan da bisitaren ardatza

2025·05·22

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasketak (gradu zein masterrak) lotura handia dute enpresekin. Horregatik, titulazio bakoitzean urtero hainbat bisita eta ekintza antolatzen dira enpresekin kolaborazioan. Horietako bat izan da hain zuzen Energia Sistema Adimendunen Unibertsitate masterreko ikasleek Fagor Automationera egin duten bisita.

Bisitan ikasleek ikusi ahal izan dute Fagor Automationek saltzen duen Fagor Digital Suite plataforma. Plataforma honekin, Fagorrek beraien bezeroei lantegietan jarrita dituzten makinaria monitorizatu eta eraginkortasuna neurtzeko tresna bat eskaintzen die. Makinen neurketa ezberdinek urrunetik ikusi eta prozesatu ditzakete bezeroarentzat benetako balioa duen informazioan bihurtuz. Besteak beste, makina geldirik egon den denbora, kontsumitu duen energia edo produzitu dituen piezak ikus ditzakete.

Bisitan ikusitakoa masterreko programan txertatuta dagoen Monitorizazio Adimenduna ikasgaiarekin lerrokatuta dago. Ikasgai honetan, sistema ezberdinen osasun egoera identifikatzeko teknikak ikasten dituzte ikasleek. Teknika horiek aplikatu ahal izateko makinetatik datuak bildu eta bidali behar dira, hain zuzen ere Fagor Digital Suitek egiten duena.

Honenbestez, gelan ikasitakoa ikasleek aurrez aurre ikusi ahal izan dute enpresa erreal batean hori nola egiten den.

Energia Sistema Adimendunen Unibertsitate Masterra

Galarretako campusean eskaintzen da Energia Sistema Adimendunen Unibertsitate Masterra eta urte t’erdiko iraupena du (90 ECTS). Programa honek ikasleak prestatzen ditu energiaren alorrean aplikazio desberdinen modeloak, simulazioak eta datuen analisia erabiliz zerbitzu berritzaileak diseinatzeko. Energiak eta digitalizazioak industriari ekarri dizkion erronkei aurre egiteko talentu gaztea prestatzen du master honek.

Ibilbide duala duenez, masterreko lehenengo kurtsoan ikasleek aste erdia enpresan egiten dute ordaindutako praktikaldietan eta bigarren urteko proiektua ere bere osotasunean enpresan egiten da.

Enpresetan oso erabiliak diren software eta hardwarretan sakontzeko aukera ere eskaintzen du masterrak: Matlab, Labview, Altium, Python, Ansys, HIL plataformak, DSPak…

 

Masterreko informazioa gehiago  Galdetu zuzenean masterreko koordinatzaileari