Mondragon Unibertsitateak bisitatu du Caliko Pontifica Universidad Javeriana
Mondragon Unibertsitateak bisitatu du Caliko Pontifica Universidad Javeriana
Mondragon Unibertsitateak bisitatu du Caliko Pontifica Universidad Javeriana
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko decanak eta Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak mintegi bat eskaini dute Mendeberri 2025 hezkuntza eraldaketaren inguruan
Ecuador eta Colombiako Unibertsitateen bisiten egitarauaren baitan, pasa den apirilaren 1ean, Mondragon Unibertsitateko errektorea den Vicente Atxak, Jon Altuna errektoreordeak eta Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko decanak, Caliko Pontificia Universidad Javeriana bisitatu zuten.
Caliko Pontificia Universidad Javeriana hezkuntzaren eraldatze prozesuan murgilduta dago eta Mondragon Unibertsitateko errektoreordeak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko decanak mintegi bat eskaini zieten talde dinamizatzaileari Mendeberri 2025 hezkuntza eraldatzeko prozesuaren inguruan.
Aldi berean, ikasle eta ikerlarien elkartrukeetarako aukerak aztertu ziren eta Caliko Pontificia Universidad Javerianak eta SUGAR (Standford University Global Alliance for Redesign) sareak duten berrikuntza programa ezagutu zuten.
Bisita hontan, Mondragon Unibertsiateko ordezkarien hainbat pertsonarekin partekatu zituzten bilera eta hitzaldiak. Horien artean zeuden Padre Luis Felipe Gómez Restrepo S.J. errektorea eta Ingrid Schuller errektoreordea.