Ecuadorreko Goi Mailako Hezkuntzaren Kalitatearen Bermerako Kontseiluaren (CACES) bisita jaso du Mondragon Unibertsitateak

Atzealdea

Ecuadorreko Goi Mailako Hezkuntzaren Kalitatearen Bermerako Kontseiluaren (CACES) bisita jaso du Mondragon Unibertsitateak

Bisita

Ecuadorreko Goi Mailako Hezkuntzaren Kalitatearen Bermerako Kontseiluaren (CACES) bisita jaso du Mondragon Unibertsitateak

Mondragon Unibertsitateko Errektoreordeak, Jon Altuna Jaunak, CACESeko Presidentea den D. Juan Manuel García Samaniegori eman dio ongietorria

2021·03·16

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak, Ecuadorreko Goi Mailako Hezkuntzaren Kalitatearen Bermerako Kontseiluko (CACES) PresidenteaRen bisita jaso du Bilboko campusean.

Bisitaren helburua, CACESeko Presidentea den Juan Manuel García Samaniego Jaunak Mondragon Unibertsitatea sakon ezagutzea izan da.

Mondragon Unibertsitateko Errektoreordeak egin dio ongietorria García Samaniego Jaunari Bilbao AS Fabrikeko instalazioetan, non, Bilbao AS Fabrik ekosistemaren aurkezpena egin den Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria den Luis Berasategi Jaunaren eskutik. Ondoren, eraikina bisitatu dute.

Goiz erdian, Bilbao Berrikuntza Faktoriara abiatu dira, Mondragon Unibertsitaetak Bilbon duen beste espazio hau ezagutzera eta bertan, García Samaniego Jaunak, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduaren berri jaso du. Ekintzailetza %100ean bultzatzen duen gradu bakarra da hau. Graduaren aurkezpenerako, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria den Ziortza Olano Andrea izan dute beraiekin.

Bisitan, lan-bazkari eta bilera batekin bukatu da, non, Mondragon Unibertsitateko Errektoreordeak eta CACESeko Presidenteak, unibertsitate kalitatearen inguruko iritziak partekatu dituzten.

Irudi galeria