Vicente Atxa ha ofrecido una conferencia en el Foro Gran Vía
Vicente Atxa ha ofrecido una conferencia en el Foro Gran Vía
Vicente Atxa ha ofrecido una conferencia en el Foro Gran Vía
La conferencia se ha celebrado en la Sala BBK de Bilbao

Vicente Atxak, errektore gisa duen agintaldiaren amaiera aldera, hitzaldia eskaini du Foro Gran Vía ekitaldian, unibertsitate, enpresa eta gizarte arloko 130 lagun inguru bertan zirela.
Besteak beste, jardunaldian izan dira BBK Fundazioko presidentea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertstiate eta Berrikuntza sailburua, EHUko errektorea, EUNEIZeko errektorea, MONDRAGONeko presidentea eta Bilboko alkatea.
Errektoreak Mondragon Unibertsitatearen jatorriaren inguruko errepaso laburra egin du, Jose Maria Arizmendiarrieta bereziko aipatuz haren heriotzaren 50. urteurrena betetzen dela gogoraraziz. Ondoren, gaur egungo hiru gai nagusiren inguruko hausnarketan jarri du arreta: Adimen Artifiziala, ikerketa eta tansferentzia eta Euskal Unibertsitate Sistema. Hitzaldian, etorkizuneko ikuspegia eskaini du, eta gai horietako bakoitzaren aurrean Mondragon Unibertsitatearen kokapena eta erronkak azaldu ditu.
