Giro bikaina Ipuruan jokatutako emakumezkoen SD Eibar vs Real Sociedad futbol partidan

Atzealdea

Giro bikaina Ipuruan jokatutako emakumezkoen SD Eibar vs Real Sociedad futbol partidan

SD Eibar vs Real Sociedad

Giro bikaina Ipuruan jokatutako emakumezkoen SD Eibar vs Real Sociedad futbol partidan

78 pertsona bertaratu ziren Kirol Zerbitzuak kudeaturiko sarrerak eskuratuta

2026·11·09

$titulo.getData()


Emakumezkoen futboleko lehen mailari dagokion SD Eibar vs Real Sociedad partida jokatu zen larunbat honetan Ipurua futbol zelaian, Eibarren. Partidu ikusgarria izan zen eta benetan giro aparta egon zen partida aurretik zein partiduan zehar harmailetan. Azken emaitza, 1-2 koa izan zen errealaren alde, deskontuan sartutako gol bati esker.

Kirol Zerbitzuak kudeaturiko sarrerak eskuratuz, 78 pertsona izan ziren Ipurua futbol zelaiko harmailetan partiduaz gozatzen. Geroz eta jende gehiago animatzen da emakumezkoen kirolera eta gure aldetik ere, mota honetako eskaintzak laguntzen jarraituko dugu.