Urtzi Markiegi Gonzalezen tesi defentsa

Atzera

Urtzi Markiegi Gonzalezen tesi defentsa

TESIA

Urtzi Markiegi Gonzalezen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Test optimization for Highly-Configurable Cyber-Physical Systems". SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2021·07·23

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: "Test optimization for Highly-Configurable Cyber-Physical Systems".
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Óscar Díaz García (UPV/EHU)
    • Mahaikidea: Shaukat Ali (Simula Research Laboratory)
    • Mahaikidea: David Benavides Cuevas (Universidad de Sevilla)
    • Mahaikidea: Salvador Trujillo González (Ikerlan)
    • Idazkaria: Aitor Arrieta Marcos (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Azken hamarkadan zehar sistema ziber-fisikoek (ingelesezko sigletako CPS) protagonismoa irabazi dute domeinu anitzen garapenean, gaitasun digitalak sistemen prozesu fisikoekin integratzeko duten trebetasunari esker. Gainera, CPSen konfiguragarritasun-eskaria azkar handitu da, enpresa-eskakizun aldakorrei erantzuteko.

Ingeniariek oso konfiguragarriak diren sistema ziber-fisikoen garapena lantzen dutenean (ingelesezko sigletako HCCPS), ohikoa da produktu-lerroetan oinarritutako ingeniaritza-teknikak hartzea, konfigurazio ugari erabiltzea ahalbidetzen duten aldakortasuna kudeatzeko estrategiak baliatuz. Gainera, CPSen proben berezko erronkei aurre egiteko, ingeniariek simulazioan oinarritutako tekniketara jotzen dute, prototipo errealak eraikitzeko beharra saihestuz eta etapa goiztiarretan probak egitea ahalbidetuz. Hala ere, HCCPSak probatzea denbora asko eskatzen duen erronka izaten jarraitzen du, batez ere prozesu fisikoak simulatzeko behar diren baliabideen kontsumo handia dela eta. Ondorioz, HCCPSen probak optimizatzea funtsezkoa da.

Hainbat ikuspegik heldu diote probak optimizatzeko erronkari; horietako gehienak probatu beharreko produktuen kopurua murriztean jarri dute arreta, azpimultzo adierazgarri bat hautatuz. Beste ikuspegi batzuek proba-kasuak hautatzeko eta lehenesteko optimizazioa proposatu dute. Hala ere, arreta gutxi jarri da biak, produktuak eta proba-kasuak, modu konbinatuan optimizatzeko. Tesi honen helburua HCCPSen probak optimizatzeko egungo praktika aurreratzea da, denbora mugatua duten egoeratan akatsen detekzio-tasa handitzeko metodo bat proposatuz. Horretarako, probak lehenesteko ikuspuntu dinamiko bat proposatzen dugu, produktuak eta proba-kasuak konbinatzen dituena. Lehenik froga-plan bat ezartzen da, eta froga-kasuen multzo txikiak exekutatzen dira produktuekin batera iterazio ezberdinetan. Iterazio bakoitzaren ostean, proba-plana dinamikoki berrantolatzen da, produktu espezifikoetan exekutatzen diren proba-kasuen informazioaz baliatuz. Ikuspegia HCCPSen testuinguru espezifikorako ebaluatu eta balioztatu da, baina beste produktu-lerro batzuetan erabiltzeko bidea erraztu dezake.