UniverCity jardunaldiaren laugarren edizioa egingo da Bilbon abenduaren 11 eta 12an
UniverCity jardunaldiaren laugarren edizioa egingo da Bilbon abenduaren 11 eta 12an
UniverCity jardunaldiaren laugarren edizioa egingo da Bilbon abenduaren 11 eta 12an
‘Future Studies in the UniverCity: collective experimentation to expand possibilities’ jardunaldian pertsonen beharrei erantzuten dieten hirien diseinuaren eta goi-mailako hezkuntzak arlo horretan izan dezakeen eraginaren inguruan hausnartuko da.

Izen-ematea: ‘Future Studies in the UniverCity: collective experimentation to expand possibilities’
Laugarrenez egingo da hiri-ekosistemak eta goi-mailako hezkuntza uztartzen dituen UniverCity jardunaldia Bilbao Berrikuntza Faktorian eta Bilbao AS Fabriken. Abenduaren 11 eta 12rako antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak “Future Studies in the UniverCity: collective experimentation to expand possibilities” izenburupean.
Jardunaldiaren helburu nagusia da pertsonen beharrizanei erantzuten dieten hirien diseinuaren inguruan hausnartzea eta unibertsitateek eta komunitateek trantsizio sozial, ekonomiko eta teknologikoetan zein rol izan behar duten zehaztea.
Helburu horrekin hainbat izango dira jardunaldian parte hartuko duten nazioarteko aditu eta eragileak. Horretaz gain, parte hartzaileek aukera izango dute Bilboko esperientzia komunitarioak ezagutzeko eta prototipazio ariketetan parte hartzeko.
Laugarren edizioa
Jardunaldiaren lehen eguna Bilbao Berrikuntza Faktorian hasiko da eta Bilbo Zaharrean jarraituko du murgilketa ariketa batekin, zeinean esperientzia komunitarioak aztertuko diren.
Hurrengo egunean, abenduaren 12an, jardunaldia Bilbao AS Fabriken egingo da hiru ardatz tematikoz osatutako programarekin. Alde batetik, krisi sistemikoetan etorkizuna berpentsatzearen beharra izango da abiapuntua; bestetik, etorkizunari buruzko esperimentazio kolektiboa planteatuko da eta, azkenik, etorkizuneko ikasketak eta goi-mailako hezkuntza izango dira ardatz nagusia.
Jardunaldian parte hartu nahi izanez gero, izena eman dezakezu esteka honetan.
Egitaraua
Abenduak 11, Bilbao Berrikuntza Faktoria (Bilbao)
15:00 – 15:30: Ongi etorria eta izen-ematea – Bilbao Berrikuntza Faktoria (Bilbao) Parte-hartzaileen harrera eta lehen hartu-emana.
15:30 – 16:00: Irekiera saioa
Jon Altuna (Mondragon Unibertsitateko errektoreordea)
Iñaki Larrea (Mondragon Unbiertsitateko Ikerketa eta Transferentzia zuzendaria)
16:00: Bilbo Zaharrera ibilaldia
16:30 – 18:30: Hiri murgilketa: Esperimentazio kolektiboa Bilbo Zaharrean. Bisita gidatua eta tokiko proiektu komunitarioei buruzko elkarrizketa Ehunka eta Xake Espazioarekin. Hiri eta gizarte-berrikuntzako esperientzia eraldatzaileak bertatik bertara aztertzea.
19:00: Networking informala / pintxoak eta edariak (aukerakoa)
Abenduak 12, Bilbao AS Fabrik campusa
09:00 – 09:10: Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Aitor Zuberogotia eta Arantza Ozaeta Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak graduko koordinatzaileak.
09:10 – 10:30: A ardatz tematikoa - Krisi sistemiko garaian etorkizuna (ber)pentsatzearen garrantzia
Mikel Hidalgo (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Trantsizioko eta Agenda 2030eko Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako zuzendaria)
Wendy Ross (London Metropolitan University)
Elkarrizketa laburra parte-hartzaileekin.
10:30 – 11:00: Atsedenaldia
11:00 – 12:45: B ardatz tematikoa - Etorkizuneko ikasketak UniverCityn: etorkizunari buruzko esperimentazio kolektiboa.
Stuart Candy (Tecnológico de Monterrey, Mexiko)
Annalisa Sannino (Tampere University, Finlandia)
Jone Belaustegigoitia (Mondragon Unibertsitatea)
Moderatzailea: Ricardo García Galiot (Häme University of Applied Sciences, Finlandia)
Hizlarien eta entzuleen arteko elkarrizketa laburra.
12:45 – 14:00: Bazkaltzeko atsedenaldia
14:00 – 15:00: C ardatz tematikoa - Etorkizuneko ikasketak eta goi-mailako hezkuntza
Antti Rajala (University of Neuchatel, Suitza)
Paula Alvarez (Mondragon Unibertsitatea)
Moderatzailea: Oier Imaz (Mondragon Unibertsitatea)
15:15 – 15:30: Atsedenaldi laburra
15:30 – 17:30: Birthgiving tailerra - Etorkizuneko prototipoak goi-mailako hezkuntzan
Bideratzailea: Ricardo Galiot (Häme University of Applied Sciences, Finlandia)
Prototipo espekulatibo eta kolaboratiboekin esperimentatzeko saio kolektiboa.
17:30 – 18:00: Itxiera eta hausnarketa kolektiboa.
Adibideen laburpena, UniverCity sarerako hurrengo urratsak eta agurra.
