Etorkizuneko Ikasketen eragina eta erronkak eztabaidagai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako jardunaldian
Etorkizuneko Ikasketen eragina eta erronkak eztabaidagai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako jardunaldian
Etorkizuneko Ikasketen eragina eta erronkak eztabaidagai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako jardunaldian
Bilbao ASFabriken eta Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF) egin da Univercity jardunaldiaren laugarren edizioa. Bertaratu diren 60 parte-hartzaileek pertsonen beharrei erantzuten dieten hirien diseinuaren eta goi-mailako hezkuntzak arlo horretan izan dezakeen eraginaz hausnartzeko aukera izan dute.
Univercity jardunaldiaren laugarren edizioa egin da Bilbon. Bi egunez luzatu den jardunaldia Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF) eta Bilbao AS Fabriken antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.
‘Futures Studies in the Univercity: collective experimentation to expand possibilities’ izenburupean, Etorkizuneko Ikasketek hurrengo urtetan izango duten eragina izan da eztabaidagai nagusia.
Ekimen komunitarioak eta hausnarketa
Jardunaldiaren lehen egunean Bilboko San Frantzisko auzoan abian jarri diren proiektu komunitario ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute parte-hartzaileek. Bigarren eguna, berriz, eztabaida, hausnarketa eta proposamenen prototipazioareko unea izan da.
Hasteko, Mikel Hidalgo Eusko Jaurlaritzako Gizarte Trantsizioko eta Agenda 2030eko Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako zuzendariak eta Wendy Ross London Metropolitan University-ko ikertzaileak krisi sistemikoen aurrean etorkizuna berpentsatzeko garrantziaz aritu dira. Azken honek, adibidez, hiper-pertsonalizaziorantz doan eredu baten aurrean kolektiboaren garrantzia azpimarratu du.
Stuarte Candyk (Mexikoko Tecnológico de Monterrey), Annalisa Sanninok (Finlandiako Tampere University) eta Jone Belaustegigoitiak (Mondragon Unibertsitatea) etorkizunera begirako esperimentazio kolektiboaz aritu dira.
Azkenik, Anttí Rajalak (University of Neuchatel) eta Paula Alvarezek (Mondragon Unibertsitatea) Etorkizuneko Ikasketak eta goi-mailako hezkuntzaren erlazioaz aritu dira. Izan ere, Alvarezen ustez, “ziurgabetasun garaian gaude eta horren aurrean hezkuntza arlo egokia da hausnarketa ariketa egiteko”.
Jardunaldia ixteko, parte-hartzaileek prototipazio ariketa batean parte hartu dute.
Jardunaldiko argazkiak:
