Mondragon Unibertsitateko 71 leinnerrek diplomak jaso zituzten Donostian
Mondragon Unibertsitateko 71 leinnerrek diplomak jaso zituzten Donostian
Mondragon Unibertsitateko 71 leinnerrek diplomak jaso zituzten Donostian
Maiatzaren 22an, ostirala, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak diplomak banatu zizkien gradua amaitu duten LEINN ikasleei.

Maiatzaren 22an, ostirala, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak diplomak banatu zizkien gradua amaitu duten 71 leinnerrei, Donostiako Tabakalera zentroan.
Hain zuzen, Bilboko, Irungo, Oñatiko eta LEINN Internazionaleko ikasleek jaso zuten titulua. Diploma jaso ondoren, leinner-taldeek euren ikaskuntza-prozesuak azaldu zizkieten bertaratutakoei. Datorren hilabetean zehar, Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako eta Hego Koreako leinnerrek ere jasoko dute beren titulazioa, eta guztira 200 ikasle inguru izango dira.
Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak ireki zuen ekitaldia, eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak itxi.
Ekitaldiko argazkiak: https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72177720333835092
