EZAGUTUZ proiektuaren baitan garatutako ezagutzaren kudeaketari buruz hausnartu eta zenbatesteko focus group bat

Atzealdea

EZAGUTUZ proiektuaren baitan garatutako ezagutzaren kudeaketari buruz hausnartu eta zenbatesteko focus group bat

FOCUS GROUP

EZAGUTUZ proiektuaren baitan garatutako ezagutzaren kudeaketari buruz hausnartu eta zenbatesteko focus group bat

Proiektuak ezagutzaren kudeaketa eta honen aplikazioa enpresa txiki eta ertainetan aztertu nahi ditu.

2019·06·18

$titulo.getData()


Joan den ekainaren 13an burutu zen focus group bat Mondragon Goi Eskola Politeknikoan gonbidatutako erakunde publiko zein pribatu ezberdinekin, eta bertan aztertu zen EZAGUTUZ proiektuaren ibilbidea. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Berrikuntza-Kudeaketa-Antolaketa ikerketa taldeko kideak izan dira egitasmoan lider; zehazki, Juan Ignacio Igartua, Jabier Retegi, Maitane Mindeguia eta Maria Ruiz.

Focus Group honi esker berretsi da enpresa txiki eta ertainetan ezagutzaren kudeaketa hobetu ahal izateko proposatutako metodologia eta tresnen baliotasuna. Jardunaldiak ondorioztatu du planteatutako soluzioak arrakastaz ebazten duela enpresen eskaera historiko bat, ezagutzaren kudeaketarena. Orain, behin autodiagnostikoa eginda, ekintza planak definituko dira bermatu ahal izateko proiektuaren jarraipena.

Gipuzkoako industria-sarea helburu duen proiektua

Ezagutuz bideratuta dago enpresa txiki eta ertainen kudeaketa eta azterketarako marko berri bat osatzera. Horretarako, sektore industrial eta soziosanitarioko bost enpresek hartu dute parte Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena eta Vitoria-Gasteiz eskualdeetakoak. Enpresa hauetatik lauk 15 pertsona inguruko lantaldea du eta bestea hurbil da 200 pertsonetatik, horri esker izan da posible errealitate industrial ezberdinak testeatzea.