Beste urtebetez, Mondragon Unibertsitatea, estatuko 15 Unibertsitate hoberenen artean kokatzen da CyD Rankinaren baitan

Atzealdea

Beste urtebetez, Mondragon Unibertsitatea, estatuko 15 Unibertsitate hoberenen artean kokatzen da CyD Rankinaren baitan

Ranking

Beste urtebetez, Mondragon Unibertsitatea, estatuko 15 Unibertsitate hoberenen artean kokatzen da CyD Rankinaren baitan

Ranking hontan baloratu diren dimentsioak dira: ikas-irakas prozesua, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko garapena.

2021·05·13

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea, beste urtebetez, estatuko 15 unibertsitate hoberenen artean kokatu da CyD Rankingaren baitan.

Emaitza bikainak lortu ditu Mondragon Unibertsitateak ikas-irakas prozesuen dimentsioan. Aldi berean, ikerketako dimentsioan aipagarriak dira ikerketarako kanpoko laguntzen likidazio eta lorpen adierazleak eta argitalpenen inpaktu normalizatua. Fondo pribatuak, enpresekin elkarlanean egindako argitalpenak eta irakasle bakoitzeko lortutako patenteak dira balorazio bikaina duten beste adierazke multzo bat ezagutzaren transferentzia dimentsioan.

Ikasleen mugikortasunean, eskualdeko argitalpenetan eta eskualdeko ikerketarako fondoetan ere nabarmendu da Mondragon Unibertsitatea.

Emaitza hauek, CyD Rankingaren zortzigarren edizioan jasotzen dira, non, estatuko 77 unibertsitateren emaitzak argitaratzen diren.

CyD Rankinga, dimentsio anitzeko gidaliburu baten bidez, unibertsitate desberdinak neurtzeko eta alderatzeko aukera ematen duen tresna da. Erakunde-errendimendua eta ezagutza-eremu desberdinak ebaluatuz, Espainiako unibertsitate-sistemaren informazio osoa eta adierazgarria eskaintzen ditu.