UEMeko ikasleak Mondragon Unibertsitatean
UEMeko ikasleak Mondragon Unibertsitatean
UEMeko ikasleak Mondragon Unibertsitatean
Teknologia Biomedikoko ikasleek egin dituzten proiektuak, eta alor horretako ikerketa proiektuak izan dira bisitaren ardatz
Mondragon Unibertsitateko campusak Madrilgo Unibertsitate Europarreko (UEM) ikasle eta irakasle talde bat hartu du. Bisita hau Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleek Madrilera egin zuten Learning Journey esperientzia batetik sortu zen. Bertan, osasun-sektoreko enpresa eta erakunde erreferenteak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten eta horietaok bat UEM izan zen.
UEM bisitatu zutenean bertako bioteknologiko ikasleekin batera erronka batean parte hartu zuten honen saria, Madrileko ikasleak Mondragon Unibertsitatea ezagutzea izan zen. Hainbat hilabetez zain egon ondoren, iritsi da ordua!
Hainbat astez, Mondragon Unibertsitateko biomedikako irakasle taldea Madrilgo ikasle eta irakasleentzako programa interesgarri bat prestatzen aritu da:
- Ikerketaren alorrean, ehun-ingeniaritzaren eta irudi bidezko gaixotasun neurodegeneratiboen sailkapenaren alorretan martxan dituzten proiektuak azaldu dituzte.
- Laborategian mikrofluidika aztertzeko sortutako txipekin erakustaldiak egin dituzte.
- Otaloran izan dira MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko.
- Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak aurkeztu zituzten:
- Eskularru sentsorizatua seinu lengoaiaren interpretaziorako.
- Erreabilitazio pertsonalizaturako sistema bat.
- Kardiomiozitoen garraiorako bioreaktore bat.
- Hezurren erregeneraziorako scaffold-en diseinu eta karakterizazioa.
- Zirkulazio-aparatuaren proba banku bat.
Ikasle zein irakasleek oso positiboki baloratu dute esperientzia hau. Urrian UEMera egindako bisitarekin hasi eta orain Mondragonen itxi den elkartruke hau aberasgarria izan da guztiontzat. Bi unibertsitateen arteko loturak potentzial handia duela erakutsi du, eta dagoeneko irrikan gaude etorkizunean elkarlanean jarraitzeko.
Hurrengora arte!
Teknologia Biomedikoak Unibertsitate Masterra
Teknologia Biomedikoetako Unibertsitate Masterra Arrasateko campusean ematen da (90 ECTS; 1,5 urte) eta ikasleei aukera ematen die ikasketak eta prestakuntza duala uztartzeko (ordaindutako praktikak enpresan). Euskadin industria biomedikoa hazten ari denez, profil horren eskaria handitzen ari da, eta horrek etorkizun handiko ibilbide profesionala proiektatzen du.