Aste honetan jokatu da udaberriko futbol 7 txapelketa Arrasaten
Aste honetan jokatu da udaberriko futbol 7 txapelketa Arrasaten
Aste honetan jokatu da udaberriko futbol 7 txapelketa Arrasaten
17 taldek eta 200 ikasle inguruk hartu zuten parte Arrasateko Mojategiko kirol instalakuntzetan antolaturiko txapelketa honetan.
Astearte honetan antolatu da udaberriko futbol 7 txapelketa Arrasateko Mojategi futbol zelaietan. 17 taldek eta 200 ikasle inguruk parte hartu zuten txapelketan.
Talde guztiek 4 multzo ezberdinetan banatuta, ligaxka formatuan multzoko talde guztien artean partiduak jokatu ondoren, multzo bakoitzeko 2 talde onenak pasa ziren final laurdenetara: Nothingam miedo, Poza Juniors, Setbuf, Albacete Balonpie, West Jamon, Monicius, Maxeros eta Bilbo taldeak. Hortik aurrera, beraien arteko kanporaketa partidak jokatu zituzten eta finalean Monicius taldeak nagusitasunez, 5-1eko emaitzarekin irabazi zuen Setbuf taldearen aurka.
Talde guztientzako fruta, txokolatea eta tortilla egoteaz gain, irabazleek Forum Sporteko opari txartela eta garaikurra irabazi zuten.
Hemen ikus ditzakezue txapelketako argazki eta emaitza guztiak.
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!