Adimen Artifizialaren laguntzarekin hezkuntza-tresnak sortzeko tailerra antolatu dute Bilbao AS Fabriken
Adimen Artifizialaren laguntzarekin hezkuntza-tresnak sortzeko tailerra antolatu dute Bilbao AS Fabriken
Adimen Artifizialaren laguntzarekin hezkuntza-tresnak sortzeko tailerra antolatu dute Bilbao AS Fabriken
Jardunaldia irailaren 15ean egingo da, eta IFE Europe eta Tecnológico de Monterreyk antolatzen dute, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean.
Izena emateko: ‘OE-AI toolkit tailerra’
Irailaren 15ean Adimen Artifizialaren laguntzarekin hezkuntza-tresnak sortzeko tailerra egingo da Bilbao AS Fabriken. Ekimen hau IFE Europe eta Tecnológico de Monterrey erakundeek koordinatzen duten Open Education-AI (OE-AI) proiektuaren parte da, eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean antolatzen da.
Jardunaldiaren helburua da Adimen Artifizialaren erabilera arduratsuaren bidez hezkuntza-baliabideak sortzen eta aldatzen laguntzen duen tresna bat ezagutzea.
Tailerrean parte hartuko dute Inés Álvarez Icaza Longoria eta Leonardo Glasserman Morales Tecnológico de Monterreyko irakasle eta ikertzaileek; Virginia Rodés Paragarino IFE Europeko irakasle eta ikertzaileak; Regina Motz Universidad de la Repúblicako irakasle titularrak; eta Nicia Guillén Yparea Tecnológico de Monterreyko doktoretza ondoko ikertzaileak.
Ekitaldian parte hartzeko ez da aldez aurretiko esperientziarik behar adimen artifizialean edo hezkuntza-baliabide irekietan.
Ekitaldia doakoa da, eta 2026ko irailaren 15ean egingo da, 09:30etik 13:00etara, Bilbao AsFabriken.
Egitaraua
09:30 Harrera/Erregistroa
10:00 Ongietorria eta Toolkit-aren aurkezpena
11:00 Entrenamendua Toolkit-arekin
12:30 Amaiera parte-hartzailea
13:00 Bazkaria
Lan-saioan Toolkit-a ezagutzera emango da. Jardunaldia amaitu ondoren, tresna hori erabiltzen jarraitu eta askatasunez partekatu ahal izango da. Horrez gain, bertaratzen direnek jardueran parte hartu izana egiaztatzen duen ziurtagiri bat jasoko dute.
