Iñigo Lecuona Mugicaren tesi defentsa

Atzera

Iñigo Lecuona Mugicaren tesi defentsa

TESIA

Iñigo Lecuona Mugicaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: “Diseño de un Sistema de Soporte de Decisiones Dirigido por Datos para una EDAR”. SOBRESALIENTE kalifikazioa eta CUM LAUDE mentzioa lortu du.

2020·02·25

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: “Diseño de un Sistema de Soporte de Decisiones Dirigido por Datos para una EDAR”.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA.
  • Tesi zuzendariak: Urko Zurutuza Ortega, Rosario Maria Basagoiti Astigarraga.
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Javier F. Muguera Rivero (UPV-EHU)
    • Mahaikidea: Álvaro Herrero Cosío (UNIVERSIDAD DE BURGOS)
    • Mahaikidea: José Camacho Páez (Universidad de Granada)
    • Mahaikidea: Mikel Maiza Galparsoro (VICOMTECH)
    • Idazkaria: Ekhi Zugasti (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Hondakin-uren araztegiak ezinbestekoak dira gizakiak ingurugiroan sortu ditzakeen kalteak murrizteko. Gaur egun bertan ematen diren prozesuen gehiengoa automatizatua dago, beraz horretarako erabiltzen diren automatek prozesua hondakin-uren ezaugarrietara egokitzeko gai dira. Hala ere, prozesu guztiak ez daude automatizatuak eta langileen esku hartzea beharrezkoa da lan batzuetarako. Lan hauek burutzeko garaian ezjakintasun handia izan ohi da prozesuaren konplexutasun eta bertan parte hartzen duten aldagai kopuru altuagatik. 

Arazo hauei erantzuna emateko helburuarekin, lan honen helburua erabaki baten aurrean dagoen arduradunari informazio baliagarria eskaintzea da. Informazio hau sortzeko ur-araztegiak berak sortzen dituen datuak erabili dira, orain arte prozesu kontrolatzeko bakarrik erabiltzen zirenak. Datu hauek informazio bilakatzeko adimen artifizialeko teknika anitz erabili dira. Datu hauetatik lorturiko informazioak, erabaki bat hartu behar duen pertsonak izan dezakeen ziurgabetasuna murriztea ahalbidetzen du.

Langileen esku hartzea behar duten lanen artean ondorengo hauek jorratu dira: (i) araztegiaren koste energetikoa, (ii) bertan erabiltzen diren ekipamenduen mantentze lanak, eta (iii) prozesuaren kalitatearen kontrola.

Lehenengo lanaren kasuan, helburua ur-araztegiak erabiltzen duen elektrizitatearen kostea murriztea da. Horretarako ekipo jakin batzuen pizte ordu eta funtzionatzeko erak optimizatu dira, elektrizitatearen erabilera orduaren kostearen arabera. Aurrera eramandako aldaketek ez dute prozesuaren eraginkortasuna aldatzen, hauek behar duten elektrizitatearen kostearen balioa bakarrik aldatzen bait da.

Bigarren lanarekin, mantenu arduradunari, ur-araztegiko ekipoen egoeraren inguruko informazioa eskaini nahi zaio. Bertan erabiltzen den prebentziozko mantentze programak lan hauek ekipoen egoera kontutan izan gabe egitea dakar. Honek ekipo hondatu batek denbora luzez lan egitea ekar dezake. Ekipo hauen egoera zein den ezagutzeak, mantentze lan hauek benetan behar direnean egitea ahalbidetzen du.

Azkenik, prozesuaren kalitatearen kontrolaren inguruko lana da araztegiko arduradunen kezka nagusiena. Isunik ez jasotzeko, legeak ezarritako balio batzuk bete behar ditu araztegitik irteten den urak. Balio hauek neurtzeko erabili behar den metodologiak, informazio hau egunero ez izatea eta dagoen egunetarako itxaron denbora handiak ditu. Honegatik, araztegian bertan aurkitu daitezkeen sentsoreen balioak erabiltzen dituen sistema bat eraiki da araztegitik irteten den uraren kalitatea zehazteko. Honekin, ingurugiroa arriskuan jarri dezaketen egoerak aurrerapenarekin jakitea ahalbidetzen du, ekintza zuzentzaileak burutzeko asti handiagoa eskainiz.

Sistema honekin lortzen den informazioak onura ekonomikoak eta araztegiaren funtzionamenduan hobekuntzak ekartzen ditu. Sistema aurrera eramateko araztegian dauden sentsoreek biltzen dituzten datuak bakarrik erabili dira, ekipamendu berria jartzeko inbertsiorik egin gabe. Honekin datuek duten garrantzia ezagutarazi nahi izan da, hauetatik lortu daitekeen informazio guztiak erakutsiz.