Ainhoa Apraiz Iriarte ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

Atzealdea

Ainhoa Apraiz Iriarte ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

TESIA

Ainhoa Apraiz Iriarte ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

2023·12·18

$titulo.getData()


  • Tesi titulua: Nuevo modelo de evaluación de la Interacción Persona-Robot en entornos industriales: ITPX-ROBOTS

Epaimahaia:

  • Lehendakaritza: José Antonio Diego Más (Universitat Politècnica de València)
  • Bokala: Aiur Retegi Uria (Universidad de Deusto)
  • Bokala: Iñigo Bediaga Escudero (Ideko S. Coop)
  • Bokala: Carlos Calleja Elcoro (Ikerlan S. Coop)
  • Idazkaritza: Arantxa Glez. de Heredia López de Sabando (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

5.0 Industriaren oinarri nagusia pertsonen ongizatea da. Testuinguru berri honetan, pertsonen rola guztiz aldatzen da, gaur egungo lanpostuak oraindik ezezagunak diren formatuetara eraldatuz. Ikerketa hau 5.0 Industriako erronka garrantzitsuenetako batean oinarritzen da: Pertsonen eta Roboten arteko Interakzioan (HRI), hain zuzen ere.

Pertsonek robotak arrakastaz onartzen dituztela ziurtatzeko, ikerketa honek Individual Task Performance – Robots (ITPX-ROBOTS) eredua aurkezten du. Eredu hau, sistema robotikoek pertsonekiko duten egokitasuna eta eginkizunen lorpena ebaluatzeko proposamena da. Bertan, jarduna, fisiologia eta pertzepzioa bezalako kontzeptuak balioztatzen dira.

Horrela izanik, doktorego-tesi honetan Human-Robot Interaction Experience (HRIX) kontzeptu-esparrua garatu da. Honen arabera, elkarrekintzan inplikatutako erakundeen (pertsona, robota eta testuingurua) ezaugarrien arteko doikuntzak eragina du erabiltzaileen esperientzian (UX) eta haren osagaietan. Kontzeptu-esparru honetan, UX-aren osagai hauek definitu dira: erabilgarritasuna, erabiltzeko erraztasuna, erosotasuna, ikasteko gaitasuna eta kontrolagarritasuna. Horrek guztiak ondorioak ditu giza faktoreetan, hala nola erabiltzeko jarreran eta asmoan, konfiantzan, hautemandako segurtasunean eta gogobetetzean.

Horrez gain, eredua Human-Robot-Context (HUBOXT) taxonomian oinarritzen da, non hurrengo ezaugarriak identifikatzen diren: HRIa onartzean eragina duten (i) pertsonaren ezaugarriak, (ii) robotaren ezaugarriak, eta (iii) testuinguruaren ezaugarriak.

Esparru kontzeptuala eta taxonomia kontuan hartuta, ITPX-ROBOTS eredua garatu da, hiru fasetan banatzen dena. Bertan, UX-aren ebaluazioetarako ikuspegi holistikoa jarraitu da, ITPX ereduarekin bat etorriz (Mazmela, 2020). Hiru etapa horietan honako hauek sartzen dira: (i) aldez aurreko ebaluazioa, heuristiken bidezko ebaluazioa aditu baten bitartez gauzatzen dena; (ii) elkarreraginean zehar egindako ebaluazioa, lanak robotarekin egin bitartean jardunaren adierazleak eta parametro fisiologikoak biltzea dakarrena; eta (iii) elkarreraginaren ondorengo ebaluazioa, erabiltzaileek robotarekin izan duten interakzioari buruz dituzten pertzepzioak lortzean zentratzen dena.

Elkarreraginaren aurreko fasea gauzatzeko, HEUROBOX erraminta garatu da, industria-inguruneetako pertsonen eta roboten arteko elkarreragina ebaluatzeko heuristika-zerrenda. Interakzioaren ondorengo fasea osatzeko, HUROX galdetegia garatu da, industria-inguruneetan robotekin egindako elkarrekintzetan UX-a ebaluatzeko diseinatua.

Ereduaren fase esperimentala bi azterketa-kasuren bidez gauzatu da. Lehenengoa, mihiztatze-lan batekin lotuta dago. Bigarrena aldiz, desmihiztatze-lan batekin du zerikusia. Emaitzek erakusten dutenez, ITPX-ROBOTS ereduak HRI-aren arrakasta diagnostikatzen laguntzen du. Izan ere, robotek zereginen lorpenean eta erabiltzaileen pertzepzioan duten eragina aztertzea errazten duen prozedura bat eskaintzen du. Ondorioz, tesi honek, roboten integrazioa sakonago ulertzeko eredu bat aurkezten du, eta horrek prozesu industrialak optimizatzea, kalitatea hobetzea eta produktibitatea modu eraginkorrean handitzea ahalbidetuko du. Azterlan honen ekarpen esanguratsuen artean honako hauek daude:

  • ITPX-ROBOTS izeneko eredu berria, ingurune industrialetan pertsonen eta roboten arteko elkarrekintza ebaluatzeko.
  • HEUROBOX izeneko ebaluazio heuristikoa gauzatzeko tresna berria, ingurune industrialetako pertsonen eta roboten arteko interakziorako.
  • HUROX izeneko galdetegi berria, ingurune industrialetako pertsonen eta roboten arteko elkarreraginean erabiltzaileek duten pertzepzioa ebaluatzeko.