Berdintasunaren inguruko tertulia

Atzealdea

Berdintasunaren inguruko tertulia

TERTULIA

Berdintasunaren inguruko tertulia

Piper Txuriak, Berdintasunaren aldeko gizonen taldeak, sexismoaren inguruko talde hausnarketa egitera gonbidatu gintuen.

2018·11·12

$titulo.getData()


Biteriko tertulia zikloa antolatzen duen lantaldeak berdintasunaren inguruan lanean jarraitzen du. Taldearen bigarren ekimena sexismoaren inguruko solasaldi bat izan da. Bertan 28 pertsonek parte hartu zuten.

Juanma Feitok, Piper Txuriak elkarteko koordinatzaileak, genero-sistemaren inguruan talde hausnarketa bultzatu zuen. Generoaren inguruko konstrukzio sozialek bizipen pertsonaletan eta aldi berean gizarteko gertakari konplexuagoetan duten eraginaren inguruan jardun ziren parte hartzaileak. Ondoriorik esanguratsuena, gizartea dezente aldatu den arren, generazio ezberdinek sexismoa era berdintsuan antzematen dutela izan zen.