Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek sektoreko erreferenteak ezagutu dituzte bertatik bertara

Atzealdea

Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek sektoreko erreferenteak ezagutu dituzte bertatik bertara

Enpresetara bisita

Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek sektoreko erreferenteak ezagutu dituzte bertatik bertara

Tekniker, Viralgen eta BioGipuzkoa bisitatuz, ikasleek osasunaren eta biomedikuntzaren alorreko berrikuntza, ikerketa eta garapen teknologikoaren errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

2026·06·05

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek sektore biomedikoko hiru erakunde erreferente bisitatu dituzte azken egunotan: Tekniker, Viralgen eta BioGipuzkoa. Jardunaldiaren helburua izan da ikasleei osasunaren eta biomedikuntzaren arloan garatzen diren teknologia, ikerketa eta berrikuntza-proiektuak zuzenean ezagutzeko aukera eskaintzea.

Lehenengo geldialdia Tekniker zentro teknologikoan egin zuten. Bertan, Jesús Alonso (gailu medikoen koordinatzailea), Jone Fernández Lariz (masterreko ikasle ohia) eta Ibai Azpeitia (gaur egun masterra DUAL modalitatean egiten ari den ikaslea) arduratu ziren Teknikerrek sektore biomedikoan garatzen dituen produktu, teknologia eta proiektu nagusiak aurkezteaz. Ikasleek, gainera, ikerketaren eta industriaren arteko lotura estua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Ondoren, Viralgen enpresa bisitatu zuten. Bertan, Itsasne Arangoak, masterreko ikasle ohiak, gaixotasun arraroen tratamendurako erabiltzen diren terapia genikoen inguruko azalpenak eskaini zituen. Bisitan zehar, ikasleek birusen fabrikazio-prozesua ezagutzeko aukera izan zuten, baita prozesu horren monitorizazioan eta optimizazioan datuen analisiak duen garrantzia ere.

Azkenik, BioGipuzkoa osasun ikerketa institutuan izan ziren. Sergio Cardoso (Technology Innovation Manager), Maider San Torcuato, Itxaso Calvano eta Odei Bouzon arduratu ziren erakundearen jarduera eta misioa aurkezteaz. Institutuaren helburua oinarrizko ikerketa, ikerketa epidemiologikoa eta klinikoa sustatzea da, baita berrikuntza bultzatzea ere, besteak beste neurozientzien, onkologiaren eta zahartzearen arloetan.

Bisita hauei esker, ikasleek sektore biomedikoaren erronka eta aukera nagusiak ezagutzeko aukera izan dute, ikerketa, teknologia eta osasunaren arteko elkarlanaren garrantzia ulertuz eta etorkizuneko garapen profesionalerako ikuspegi baliotsua eskuratuz.