Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek Learning Journey esperientzia egin dute Madrilen
Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek Learning Journey esperientzia egin dute Madrilen
Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek Learning Journey esperientzia egin dute Madrilen
Neurozientzia, bioteknologia eta osasun arloko 3D fabrikazioa gertutik ezagutzeko esperientzia izan dute eta balorazioa oso positiboa izan da.

Aurten ere, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek Learning Journeya egin dute Madrilen, prestakuntza akademikoa unibertsitate eta enpresa erreferenteekin harreman zuzena izanez osatzeko helburuarekin.
Egonaldian zehar, lehenik, Universidad Complutense de Madrid bisitatu dute. Bertan, neurozientziaren oinarrietan sakondu dute, eta elektroentzefalogramen (EEG) jasoketa eta prozesamendua landu dituzte. Era berean, bioseinale horien aplikazio ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, osasun arloko testuinguruan duten garrantzia aztertuz.
Ondoren, Universidad Europea de Madridera hurbildu dira, eta han Ospitale Beterinarioa eta Ospitale Beterinario Simulatua bisitatu dituzte. Gainera, Bioteknologiako ikasleekin batera erronka batean parte hartu dute: uretan dauden kutsatzaile ezberdinak detektatzeko gailu mikrofluidiko baten diseinua. Jarduera honek diziplina anitzeko lankidetza eta benetako arazoei irtenbidea emateko gaitasuna sustatu ditu.
Azkenik, Serveo Salud enpresa bisitatu zuten, eta bertako 3D fabrikazioko laborategia ezagutzeko aukera izan zuten. Enpresak Madrilgo ospitaleekin elkarlanean garatzen duen lana bertatik bertara ezagutu dute, ingeniaritza biomedikoak osasun sisteman duen aplikazio praktikoa ikusiz.
Learning Journey honek masterraren ikuspegi praktiko eta aplikatua indartzen du, ikasleei sektore biomediko eta sanitarioaren errealitatera hurbiltzeko aukera eskainiz.




