“Talentua orientatzen” izeneko tresna sortu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Ibermaticak

Atzera

“Talentua orientatzen” izeneko tresna sortu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Ibermaticak

IKERKETA ETA TRANFERENTZIA

“Talentua orientatzen” izeneko tresna sortu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Ibermaticak

Proiektuaren helburua da DBH 4. mailako gazteei ikasketak aukeratzeko laguntza eskaintzea. Proiektuak jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza.

2020·11·13

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateak eta Ibermatica erakundeak “Talentua orientatzen” erreminta informatikoa sortu dute DBHko 4. mailako ikasleei ikasketak aukeratzen laguntzeko. Tresna hau sortu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako Gizarte Digitalerako Hezkuntza. Adimen artifizialaren eta big dataren erabilerarantz proiektuaren baitan.

 

“Talentua orientatzen” proiektua kezka batetik abiatu da: egungo ikasleek beren ibilbide akademikoan jarraitzeko hautaketan hainbat zailtasun izaten dituzte. Hala, kasleen %20,4ak gradua amaitu baino lehenago uzten dituzte bertan behera aukeratutako ikasketak. Ikerketak dioenaren arabera, arrazoietako bat da ikasleek berain interes eta konpetentzien autoezagutza falta dutela eta beraz, orientaziorako zailtasunak daudela. Gainera, kezka horrez gain, ikerketaren bultzatzaileek uste dute garrantzitsua dela lan merkatuaren ezagutza sustatzea: aukerak, beharrak, konpetentziak… Horregatik, tresna honen helburua ere bada hezkuntzaren eta lan munduaren arteko zubiak indartzea.

 

GALDETEGIA

“Talentua orientatzen” tresnak galdetegi bat du oinarrian. Galdetegiak 156 item ditu eta  ikasleen interesak identifikatzeko balio du. Big Data eta Inteligentzia Artifizialaren bidez, ikasleen erantzunak lan merkatuko konpetentziekin eta beharrekin gurutzatu eta ikasIeei beraien interesekin eta konpetentziekin bat datozen ikasteko aukerak aurkeztuko zaizkie. Bestalde, hainbat datu soziodemografiko ere kontuan hartzen ditu programak, hala nola profil horren saturazioa, eskaintza akademikoa eta bizileku eta formazio eskaintzen dituen zentroaren arteko distantzia.

 

Gomendatzen da galdetegia erabiltzea DBHko 4. mailan; izan ere, Batxilergoko edo Lanbide Heziketako arloak aukeratzeko laguntza zein orientaziorako datuak eskaitzen dira. 

EMAITZEN INTERPRETAZIOA

Behin galdera guztiak erantzunda, etorkizunerako hautaketa posibleak eskainiko zaizkio ikasleari. Hau da, ikaslearen adostasuna lan merkatuko beharrekin eta konpetentziekin uztartuko hainbat informazio jasoko du ikasleak, esaterako: profil orokorra, azpi-profila, lan merkatuko egoera edo ikasketa egiteko dituen aukerak.

 

Profil orokorra, lau multzotan banatu da: Arteak eta Humanitateak; Ingeniaritzak eta Matematikak; Interes orokorra eta Interesik gabe. Gainera, badira horietan azpi-profilak ere.

 

Horrez gain, ikasleak jasoko du profil jakin baten bueltan dagoen lan merkatuko egoera, bi alderdi kontutan hartuta, batetik, ikaslearen interesekin bat datorren profil horren egoeraren azterketa, eta, bestetik, hartuta lanbidearen saturazioa eta aukerak bizilekuaren inguruan (beti Gipuzkoako lurraldea kontuan hartuta). Bukatzeko, ikasketak egiteko gertuko aukerak eskainiko zaizkio erabiltzaileari: ikaslearen interesekin bat datorren profila garatzeko eskaintza akademikoa eta horietara iristeko distantzia.

 

Azterketa hau Gipuzkoako 17 eskoletan testeatu da dagoeneko. Laster, ikerketa osoa eta “Talentua orientatzen” erabiltzeko gida azkarra bidaliko da Gipuzkoako eskola guztietara.