Switch-U-ON: piztu digitalean Snapchat Belaunaldiari irakasteko

Atzera

Switch-U-ON: piztu digitalean Snapchat Belaunaldiari irakasteko

Piztu digitalean
 

Gertaera

Switch-U-ON: piztu digitalean Snapchat Belaunaldiari irakasteko

Data eta ordua

March 14

15:00h - 17:00h

Kokapena

ARRASATE-MONDRAGÓN

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa. 7006 gela

Switch-U-ON: piztu digitalean Snapchat Belaunaldiari irakasteko

Oraindik analogikoa zara? Eraldaketa digitalak enpresetako eta administrazio publikoko Giza Baliabideen kudeaketa gainditu du. Izan ere, han guztia formazio erakundeetan hasten da, Unibertsitateetan, bigarren hezkuntzan, lanbide heziketan edo lehen hezkuntzan, gaizki izendatzen  ditugun natibo digital horiekin.

Eraldaketa digital hau ez doa teknologiari lotua, kulturari baizik. Hainbat aldaketa egon dira edukiak kontsumitzeko eta prozesatzeko moduan, ikasle digital gisa ikasteko moduan eta horrek agerian utzi du irakasle rola nola aldatu behar dugun ikasle digitaletara egokitzeko. Presentzia birtuala, online nortasuna, ezagutza likidoa eta etengabeko jolasa.

Klariona gutxiago eta errealitate birtualeko kasko gehiago? Irakasteko modua aldatzea ezinbestekoa da behar eta aukera berriak ulertzeko, baita irakasten dugun eta ikastetxeen rol organikoa zehazteko ere. Elkarrekintza gehiago ezinbestekoa da, teknologia bitarteko bat da, aldakorra, etengabe aldatzen dena.

 

Parte hartzeaileak

Armando Luissi Depaoli

(Buenos Aires, 1968) - @mandomando – eraldaketa digitaleko aholkulari seniorra da, esperientzi duena enpresa handietan (Henkel, Bayer, Roche, GSK, VW) baita, txiki edo sortu berrietan ere. Ekintzaileen mentore, bere buruari Irtenbide topatzaile etiketa jartzen dio. RRPP ohia, Dircom ohia, Sortzaile ohia. MBAko irakaslea eta Marketin Digitaleko eta Estrategia Digitaleko graduondoak (Deusto, Inesdi, Uvic, CEF) zuzentzen ditu. Incubame-ko lehendakaria, «Comunicación Corporativa» eta «Mobile Communications 2012» liburuen egilekidea. Lelo nagusia: "Ayudando a los líderes a hacer el cambio a lo social".

Ospearen kudeaketan eta krisiei irtenbidea topatzen espezialista, 15 urte baino gehiago Dircom eta nazioarteko Komunikazio korporatiboko aholkulari gisa. Sistemen Ingeniaritza(UTN Argentina), Marketin Estrategikoa eta Komunikazioko Graduondokoa (PNUD /Italia), Digital Signage Expert (DSEG-AEB.). ICB, 2shareworld, CTT, Bridgedwold, Digital Signage Club-en sortzailea.

 

Agenda / Programa

  • Sarrera
  • Teknologia berriak, pedagogia zaharkitua
  • Azkeneko klase magistrala
  • Duala, horizontala, ez da nahikoa aldebakarreko eredu bertikal eta unibertsalaren aurrean.
  • Elkarrekintza da hitz gakoa, ez digital.
  • Arreta denboraren kudeaketa eta Gamifikazioa gako gisa.
  • Egin zaitez pantaila eta eraldatu zaitez edukira.
 
 

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa. 7006 gela

Calle Loremendi nº 4 20500 Arrasate-Mondragón

Joan Google Maps-era