Surf hastapen ikastaroa Zarautzen erasmus ikasle berriekin

Atzealdea

Surf hastapen ikastaroa Zarautzen erasmus ikasle berriekin

Surf ikastaroa

Surf hastapen ikastaroa Zarautzen erasmus ikasle berriekin

Surf ikastaroa Moor Surf Eskolaren eskutik

2025·09·30

$titulo.getData()


Pasa den asteburuan, Mondragon Unibertsitateko 5 ikasle internazionalek hartu zuten parte, Moor Surf Eskolaren bidez Zarautzen eskainitako surf hastapen ikastaroan. Unibertsitatera iritsi berri, ekintza honetan parte hartzera animatu ziren eta bide batez, gure kostaldearen zati bat ezagutu.

Ekintzaz gozatzeaz gain, taula gainean zutik jartzea ere lortu zuten 1,5 ordu inguru iraun zuen ikastaroan. Eguraldia ere lagun, Zarautz herria ezagutzeko tartea ere hartu zuten.

Hurrengo ekintza arte!!

#MUInternational