Surf ikastaroa Donostian
Surf ikastaroa Donostian
Surf ikastaroa Donostian
Lau saioko surf hastapen ikastaroa, Donostian.

Kirol hau ezagutu eta lagunartean praktikatu nahi baduzu, ezin duzu aukera hau galdu!! 1ordu15'-ko lau saioko iraupena izango duen surf ikastaroan parte hartzeko aukera duzue, gure kostaldeaz gozatuz, Donostian. Saioak larunbatetan izatea da proposamena baina taldearen arabera egokitu daitezke (egunak eta ordutegia).
Izen emateak gure online plataforman urriaren 7a baino lehen.
Ikastaro hau egiteko 3 pertsonako gutxieneko taldea osatu behar da.
Oharrak:
*Saioen ordutegi eta egunak, taldearen egokitasunera moldatu daitezke.
**Saio bakarreko ikastaroa egiteko interesa edukiz gero, jarri harremanetan Kirol Zerbitzuarekin.
