Su Eskolara bisita
Atzealdea
Su Eskolara bisita
Biteri
Su Eskolara bisita
Larrialdi batzordeko kideak Su Eskolako formakuntza jaso dute
2026·05·27

Urteroko legez, Ordiziako Su Eskolan izan ziren egoiliarretako batzuk. Larrialdi batzordeko ardura izanik, sute emergentzia baten aurrean nola jokatu behar duten formatzen aritu ziren. Su itzalgailuak erabiltzeko aukera izan zuten. Horretaz gain, sua edo kea dagoen eremu baten hartu beharreko neurriak zeintzuk diren jakiteko balio izan zien. Dudarik gabe, esperientzia baliagarria izan zen.
