STEAM gaien genero estereotipoen garrantziaz betetzeko orientatzaile, ikastetxeen arduradun eta guraso elkarteei zuzendatutako jardunaldiak

Atzealdea

STEAM gaien genero estereotipoen garrantziaz betetzeko orientatzaile, ikastetxeen arduradun eta guraso elkarteei zuzendatutako jardunaldiak

JARDUNALDIA

STEAM gaien genero estereotipoen garrantziaz betetzeko orientatzaile, ikastetxeen arduradun eta guraso elkarteei zuzendatutako jardunaldiak

Tailerrak era birtualean egingo dira ekainaren 9an eta 16an 17:00etan, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

2020·06·05

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoak bi jardunaldi antolatu ditu ikastetxeetako orientatzaile, zuzendaritza arduradun eta guraso elkarteentzat. Bi tailer hauek ekainaren 9an eta 16an egingo dira bi xede nagusirekin: gazteen artean ZTIAM gaiak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) sustatzeko tresnak eskaintzea eta arlo hauekin zerikusia duten genero estereotipoak haustea.

Ekainaren 9a: ZTIAM formazioaren garrantzia, bereziki ikasten ari diren emakumezkoen artean

Aitziber Sarobe (zientzia eta matematika irakaslea eta hezkuntza berrikuntza proiektuen koordinatzailea) eta Lorena Fernandez (informazio segurtasunean aditua eta identitate digital zuzendaria) adituek gidatuko dute emakumezko ikasleen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika sustatzearen garrantzia mahai gainean jarri nahi duen saioa.

Tailerra zuzenduta dago orientatzaile, ikastetxeen zuzendaritza arduradun eta guraso elkarteei. Jardunaldia ekainaren 9an izango da 17:00etan plataforma birtual bat baliatuz eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea formulario hau betez.

Ekainaren 16a: etorkizun profesionalean genero estereotipoek duten ondorioa

Itxasne Martinezek (soziologoa eta berdintasun aholkularia) gidatutako tailer honek bultzatu nahi du hausnarketa genero estereotipoek gure gizarteko gazteen garapen profesionalean ezartzen dituzten mugei buruz.

Tailer parte hartzaile hau egingo da ekainaren 16an 17:00etatik 19:00etara eta zuzenduta dago ikastetxeetako orientatzaileei, baita zuzendaritza arduradunei ere. Lehen saio hau eta gero, interesa duten ikastetxeek aholkularitza pertsonalizatudun bigarren saio bat eskatzeko aukera izango dute, ikastetxe bakoitzak erabiltzen dituen material didaktikoak aztertu ahal izateko. Aurrez izena ematea ezinbestekoa.

Egitarau osoak hemen kontsulta daitezke.

pdf

ZTIAM formazioaren garrantzia, bereziki ikasten ari diren emakumezkoen artean

pdf

Etorkizun profesionalean genero estereotipoek duten ondorioa