Soziolinguistika Klusterrak gazteen hizkuntza errealitateari buruzko jardunaldia egingo du Eskoriatzako campusean, urriaren 28an

Atzealdea

Soziolinguistika Klusterrak gazteen hizkuntza errealitateari buruzko jardunaldia egingo du Eskoriatzako campusean, urriaren 28an

Jardunaldia

Soziolinguistika Klusterrak gazteen hizkuntza errealitateari buruzko jardunaldia egingo du Eskoriatzako campusean, urriaren 28an

Egun osoko jardunaldian, hainbat ikerketa, proiektu eta esku hartzeren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dituzte.

2020·10·19

$titulo.getData()


Urriaren 28an, asteazkenarekin, Soziolinguistika Klusterrak Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren 12. edizioa egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean. Aurtengo edizioak gazteen hizkuntza errealitatea izango du aztergai. Egun osoko jardunaldian, aurkeztuko dituzte hainbat ikerketa eta esku hartzeren emaitzak eta ondorioak. 

 

Jardunaldiak aukera emango du ezagutzeko eta lantzeko gazte eta nerabeen esparruan euskararen biziberritzearen ikuspegitik aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak. Bi modu egongo dira jardunaldian parte hatzeko, modalitate presentzialean edo streaming bidez. 

 

Egitarauari dagokionez, hiru bloke nagusitan banatuko da jardunaldia. Lehenengo zatian, Soziolinguistika Klusterraren hiru proiektutan oinarritutako hitzaldiak izango dira. Bigarren blokean, aldiz, bi paneletan antolatuta, hamar ikerketa eta esku-hartze proiekturen aurkezpen laburrak izango dira. Azkenik, jardunaldia borobiltzeko, mahai-ingurua egingo dute hiru ikertzailek: Jone Miren Hernandez (EHU), Jone Goirigolzarri (Deusto) eta Pablo Suberbiolak (Soziolinguistika Klusterra). Hemen ikusgai egitarau osoa.

 

Jardunaldian izena emateko epea zabalik da, urriaren 23a arte. 55 euroko prezioa du matrikula arruntak; 40 euroko prezio murriztua dago ikasleentzat, langabeentzat eta Soziolinguistika Klusterreko bazkideentzat; streaming emanaldira sarbidea lor daiteke 15 euroren truke.