SmartEnCity 12 hilabeteko luzapenean sartu da: Zer dator ondoren?

Atzera

SmartEnCity 12 hilabeteko luzapenean sartu da: Zer dator ondoren?

LUZAPENA

SmartEnCity 12 hilabeteko luzapenean sartu da: Zer dator ondoren?

Horizonte 2020ko Hiri eta Komunitate Adimendunen SmartEnCity proiektua urtebeteko luzapenean sartu da. 2021eko abuztutik 2022ko uztailera arte izango da luzapena; izan ere, COVID-19aren pandemia eta proiektuaren aurreko bost urteetan aurreikusi gabeko beste oztopo batzuk direla eta, garrantzitsua da proiektua luzatzea, aurreikusitako zereginak arrakastaz betetzeko eta eskatutako jarraipeneko emaitzak Europako Batzordeari entregatzeko.

2021·07·15

$titulo.getData()


Hasieran, SmartEnCity proiektuak bost urte eta erdiko iraupena zuen, 2016ko otsailetik 2021eko uztailera arte, eta Europako Batzordearekin egindako kontratu ofizialaren aldaketa bati esker, beste urtebete bat gehiago eman zaio proiektuari. COVID-19 pandemiaren ondorioz proiektuak izan dituen atzerapenak konpentsatzeko erabiliko da denbora hori, baina baita erabakiak hartzeko tokiko prozesuen zailtasunengatik edo oso beharrezkoak izan diren ordezkapen neurriengatik egon direnak konpentsatzeko ere. Eman zaizkion 12 hilabete gehiago horiekin, proiektuak arrakastaz osatu ditzake gelditzen zaizkion azken neurriak bere hiru Itsasargi Hirietan –Sonderborg, Tartu eta Vitoria-Gasteiz– eta, batez ere, ezarritako jarduera guztien datuak bildu eta ebaluatu ahal izango ditu.

Danimarkako Lighthouse hirian, Sonderborgen, proiektua zabaltzeak bermatu egin du etxebizitzen elkarteko beste bost departamentuk eguzki zelulak eta baterian biltegiratzeko soluzioak garaiz izatea, proiektua amaitu baino lehen 12 hilabeteko jarraipen aldia edukitzeko. Luzapenari esker, halaber, Sonderborgek hobeto esploratu ditzake Hiriari buruzko Informaziorako Plataforma Irekiaren (CIOP) datuak eta horri lotutako herritarren partaidetzarako asmoak, baita enbaxadore berdeen programa ere.

Tartun (Estonia), udalak eta tokiko beste bazkide batzuek beren azken 18. smartovka berritzeko lanak amaitzea aurreikusi dute. Sobietar Batasunaren garaiko apartamentu eraikin zaharretako bat da, eta energetikoki eraginkorrak diren etxebizitza moderno bihurtu da. Horrez gain, eraikin horretan bizi direnentzat ekitaldi publiko handi bat egitea aurreikusi dute, herritarrek parte hartzeko jarduerei amaiera emateko. Proiektuari eman zaion denbora gehigarri hori berritu berri diren eraikinetako energia kontsumoa kontrolatzeko eta etxe adimenduneko sistemaren garapena bukatzeko ere erabiliko da.

Azkenik, Gasteizko Itsasargi Hirian, Euskal Autonomia Erkidegoan, eraikinen birgaitze energetikorako lanak datozen hilabeteetan amaituko dira. Hala ere, 12 hilabeteko luzapenak aukera handia ematen dio hiriari Koroatzeko distritu erakusgarria birgaitzeko proiektua hurrengo mailara eramateko, monitorizaziorako azpiegitura osorik hedatuta. Monitorizazioari esker, birgaitzeak konfortaren hobekuntzan, energia eraginkortasunean eta CO2 igorpenen murrizketan duen eragina ebaluatu ahal izango da. Datu eta ondorio horiek guztiak bazkideekin, profesionalekin eta auzoko bizilagunekin partekatuko dira, erabat hedatutako CIOP baten bidez eta haren esparruan garatutako balio erantsiko zerbitzuen bidez. Aldi berean, urte oso bat gehituta ikusi ahal izango da zer etekin duten berokuntza sistemek negu garai osoan eta mugikortasuneko ekintzak guztiz garatu ahal izango dira. Smart Electric Busa da ekintza horietako bat, eta mugarri handia ere bada, hiriko autobus linea baten lehen elektrifikazio osoa izango baita.

SmartEnCityren bi hiri jarraitzaileetan, proiektuaren handitzeak eragin positiboa ere badu. Lecce (Italia) bere Energia Plan Integratua (EPI) eta 2030 Bide Orriak garatzen arituko da nagusiki, eta horiek ekitaldi espezifikoetan aurkeztuko dituzte, hala nola 2021eko irailean Sonderborgeko Klima Neutraltasunari buruzko Konferentzian. Asenovgradek (Bulgaria) ere Europan eskala zabalagora eramateko ahaleginetan jarraituko du, eta modu aktiboan parte hartuko du konferentzian.

12 hilabeteko luzapenarekin, SmartEnCity sareak aukera izango du itsasargi hirietako "ezagutza" baliotsuak gehiago zabaltzeko eta etengabe hedatzeko, etorkizunean "jarraitu" nahi duten hiri gehiagotara iristeko. SmartEnCity sare nazionalek ere aukera izango dute garatzen jarraitzeko eta COVID-19aren murrizketengatik atzeratu zaiena egiteko: Leccek hiri jarraitzaile gisa duen esperientziaren berri emango die SmartEnCity sareko kide diren hiriei, batez ere hiri italiarrei. Asenovgrade bere plangintza integratuko prozesuaren emaitzak hedatzen arituko da nagusiki. Bulgariako SmartEnCity sare nazionaleko udalerrien artean hedatuko ditu emaitza horiek, lan horren onurez konbentzitzeko eta etorkizunean prozesua errepikatzeko konpromisoa hartuko dutela ziurtatzeko.

Proiektuaren emaitzen jarraipen eta ebaluazioari dagokienez, azken 12 hilabeteak jarduerez eta proiektuko bazkideen arteko harremanez beteta egongo dira. Proiektuaren amaieran, SmartEnCityk bere arrakastei buruzko zifra zehatzak eman ahal izango ditu. Errepikapen jarduerei dagokienez, proiektuak CO2 igorpenik ez duten hiri adimendunetarako bidea ezarri du, eta parekoen arteko orientazioa, tresnak eta laguntza ematen ditu planifikazio eta aplikazio estrategiko integratuak egiteko. Azken urtea, egindako lan gogorra erakusteko erabiliko da, eta lanari amaiera eman eta ikasitakoa erreproduzitzen errazak diren tresnen multzo batean biltzeko. Tresna multzo hori erreprodukzioaren emaitza nagusietako bat izango da, eta modu interaktiboan aurkeztuko da, webguneko bidaia mapa bat moduan, esaterako. Bere helburua da irakurleari plangintza eta inplementazio energetiko integratuaren fase garrantzitsuak trinkoki, azkar eta erraz ulertzeko modua eskaintzea, denbora errealeko praktiketatik azkar hartutako tresna eta aholkuekin batera. Horiek guztiak hiriak karbono igorpenik gabeko hiri baterantz bidaiatzera bultzatzeko tresnak dira.

Oro har, SmartEnCity proiektuko lantalde, hiri eta bazkide guztientzat oso onuragarria da proiektuaren luzapena, aurreikusitako jarduerak arrakastaz osatzeko lagungarri zaielako eta, aldi berean, emaitzak xede talde zabalago bati helarazteko aukera ematen dielako. Azkenean, horrek ekarriko du proiektua beste hiri gehiagotan erreproduzitzea eta ustiatzea, eta, beraz, Europako Batzordearen inbertsioekin lortutako irtenbideak baliatzea.

Horizon 2020k SMARTENCITY; Towards Smart Zero CO2 Cities across Europe proiektua finantziatu du Topic SCC-01-2015 deialdiaren barruan, 691883 erreferentziarekin.