Siemensek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak hitzarmen bat sinatu dute automatizazio eta digitalizazio industrialean lankidetzan aritzeko

Atzealdea

Siemensek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak hitzarmen bat sinatu dute automatizazio eta digitalizazio industrialean lankidetzan aritzeko

HITZARMENA

Siemensek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak hitzarmen bat sinatu dute automatizazio eta digitalizazio industrialean lankidetzan aritzeko

Interes komuneko zientzia- eta teknologia-arloetan elkarrekin lan egingo dute, arreta berezia jarriz talentuan eta profesional gazteen sustapenean.

2021·03·23

$titulo.getData()


Siemensek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak elkarlaneko esparru-hitzarmen bat sinatu dute gaur, automatizazio industrialarekin eta digitalizazioarekin lotutako lankidetza-jarduerak proposatzeko. Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean sinatu dute akordioa Luis Garridok, Digital Industries-eko eskualdeko zuzendariak; Jorge Gonzálezek, Digital Industries-eko eskualdeko finantza-zuzendariak; eta Carlos Garcíak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak.

Bi erakundeek, esparru-akordio batean, konpromisoa hartu dute xede hauetarako baterako jarduerak proposatzeko: irakasleak prestatzeko, hezkuntza-edukiak hornitzeko, laborategietarako ekipamendua eskuratzeko eta ekitaldiak antolatzeko. Hitzarmenak prestakuntza arautuko eta etengabeko prestakuntzako jarduerak garatzeko elkarlanean aritzea ere aurreikusten du geroago, eta I+G+b zerbitzuak emateko aukera zabalik uzten du.

Halaber, akordio horren ondorioz, bi erakundeek elkarlanean jardungo dute interes komuneko esparru zientifiko eta teknologikoak garatzen, arreta berezia jarriz talentuan eta profesional gazteen sustapenean.

MONDRAGON Korporazioko kide den unibertsitateak industriaren beharrei erantzuteko duen estrategiari erantzuten dio akordioak, etorkizuneko profesionalen prestakuntza sustatzen baitu, horiek enpresen etorkizuneko erronkei erantzun ahal izan diezaieten.

Siemens-en helburu nagusia, hezkuntzaren arloan, irakasleei kalitatezko edukiak eskaintzea da, ikasitakoa ikasleei transmititu ahal izateko. Teknologiaren aurrerapen azkarraren ondorioz, beharrezkoa da hezkuntza egokitzea, unibertsitateko irakaskuntzaren eta enpresen benetako beharren artean arrakalarik egon ez dadin.

Duela 20 urte baino gehiagotik, Siemensek prestakuntzaren aldeko apustua egin du, industria-sektore desberdinetan langile gaituagoak lortzeko. Unibertsitateaz gain, prestakuntza duala ere tresna ona da hezkuntza enpresa-errealitatera hurbiltzeko. Konpainiak prestakuntza dualeko lau programa ditu, eta hitzarmen bat Universidad y Empresa Fundazioarekin. Horren bidez, urtero 200 ikaslek baino gehiagok egiten dituzte praktikak Siemensen.

Duela gutxi, konpainiak lankidetza estua izan du Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioarekin, industria-fabrikazioaren alorreko 500 irakasle baino gehiago prestatzeko, 4.0 Industriaren digitalizazioari buruzko azken joeretan. Hauek izan dira prestakuntza-programa horretan garatu diren gaiak: Zibersegurtasuna, Biki Digitala, Virtual Commisioning, Cloud eta Edge Computing, besteak beste.