Sherpa.ai eta Mondragon Unibertsitateak akordioa sinatu dute Business Data Analytics graduko ikasleak Adimen Artifizialean etorkizuneko profesionalak trebatzeko

Atzera

Sherpa.ai eta Mondragon Unibertsitateak akordioa sinatu dute Business Data Analytics graduko ikasleak Adimen Artifizialean etorkizuneko profesionalak trebatzeko

Adimen Artifiziala

Sherpa.ai eta Mondragon Unibertsitateak akordioa sinatu dute Business Data Analytics graduko ikasleak Adimen Artifizialean etorkizuneko profesionalak trebatzeko

Akordioari esker, Mondragon Unibertsitateko Business Data Analyticseko (BDatA) ikasleek Sherpa.airen Adimen Artifizialaren plataforma eta teknologiarekin esperimentatu ahal izango dute

2021·02·10

$titulo.getData()


Sherpa.ai, adimen artifizialeko zerbitzuetako enpresa liderrak, eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak lankidetza-hitzarmen bat iragarri dute, ikasleen prestakuntza errazteko eta garai berrietara egokitutako praktikak ahalbidetzeko, mundu mailan punta-puntako Adimen Artifizialeko (AA-IA) teknologiarekin.

Prestakuntza-programa honen bidez, ikasleek Sherpa.aik 2020ko uztailean aurkeztutako AA plataforma bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Plataforma horrek hiru zerbitzu-arlo hartzen ditu bere baitan: datuen pribatutasunari aplikatutako AA, gomendioari eta aurreikuspenari buruzko AA eta elkarrizketari buruzko AA. Garapenak hainbat enpresa- eta gizarte-esparrutan erabil daitezke, hala nola osasunean, energian, ikerketan edo segurtasunean.

Hain zuzen ere, duela bi urte martxan jarritako eta 80 ikasle baino gehiago dituen Business Data Analytics graduko ikasleak izango dira ekimen honetan parte hartuko dutenak. Programak Sherpa.aiko lantaldearen prestakuntza-ekintzak eta saio praktikoak konbinatuko ditu. Saio horietan, ikasleek teknologia probatu ahal izango dute eta APIak eta SDKak erabiltzen trebatu ahal izango dira, bai eta aplikazioak modu erraz eta intuitiboan sortzen ere. AA ikasleei hurbiltzeko modu bat da, sektoreko enpresa lider baten eskutik.

Adimen Artifizialean 10 konpainia aurreratuenen artean

Sherpa.airen teknologia aurreratuenetako bat da nazioartean. 2020an, Google, IBM, Amazon eta Microsoftekin batera, munduko 10 konpainia garrantzitsuenetako bat izendatu zuten.

Garapen horiei esker, Erandioko konpainiak lehen mailako talentuak erakarri ditu, hala nola, Tom Gruber, Appleren sortzaile eta Siriko CTO-ohia; Joanna Hoffman, Appleren marketin-zuzendaria izan zena eta Steve Jobsen hurbileko laguntzailea; edo Celestino García, Samsungeko Presidenteorde Korporatibo ohia eta Sherpa.airen Negozioaren Garapenerako Lehendakariordea.

"Oso pozik gaude hain puntakoa eta gurea den unibertsitate bati, Mondragon Unibertsitateari, aro berri honetara egokitzeko babesa emateagatik eta etorkizuneko liderren prestakuntzan parte hartzeagatik. Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Adimen Artifizialak nola funtzionatzen duen, potentzial handiko tresna baita, eta gizateriaren eta gure planetaren erronka asko konpontzeko gai dena", azaldu du Xabi Uribe-Etxebarria Sherparen sortzaile eta CEOak.

Bestalde, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak azaldu duenez, "Business Data Analytics graduko gure ikasleentzat ezinbestekoa da teknologiarekin esperientziaz ikastea, eta horrelako plataformek Adimen Artifizialaren teknologia praktikan erabil dezaten laguntzen digute, enpresen benetako erronketan aplikatuz".