Focus group saioak InclusiPHE europar proiektuaren baitan

Atzealdea

Focus group saioak InclusiPHE europar proiektuaren baitan

Europar proiektua

Focus group saioak InclusiPHE europar proiektuaren baitan

Proiektu honen baitan, besteak beste, ikasle desberdinen parte hartzea beraien erakundeetan ikerketa lana burutzen ari da

2021·06·30

$titulo.getData()


Ikasleek beren hezkuntza-erakundeetako bizitzan zenbateraino parte hartzen duten neurtzea xede duen ikerketa bat egiten ari dira, joan den otsailean abian jarri zen InclusiPHE europar proiektuaren testuinguruan. Proiektu hau Europar Batasunak, Erasmus + 2020 programaren baitan finantziatuta dago. Hauxe da ikerlanaren helburua: goi-mailako hezkuntza-erakunde eta ikasle-elkarte inklusiboagoak sustatzea eta ikasle-mota guztien parte-hartze inklusiboaren inguruko jardunbide egokiak nahiz eredu berritzaileak identifikatzea.

Helburu horrekin, proiektuko bazkide europarrek focus groupen saio batzuk egin dituzte, zeinetan «ohikoak ez diren» kolektiboetako unibertsitate-ikasleek parte hartu baitute: ikasle helduek, etengabeko prestakuntzako ikasleek, guraso ikasleek, migratzaileek, desgaituek eta abar, baita unibertsitateko zuzendariek eta zerbitzuetako langileek ere.

Hona hemen Mondragon Unibertsitateko ikasle eta langileen kolektiboak egin duten saioan ateratako ondorio batzuk:

  • Ohikoak ez diren ikasleek askotariko oztopoak aurki ditzakete, eta horietako batzuk zailak dira hautematen. Aipatutako oztopo gehienek zerikusia dute espazio eta baliabide (ekonomiko, pedagogiko…) jakin batzuetarako irisgarritasunarekin. Bestalde, ikasle horiek kultura-oztopo batzuk ezar diezazkiokete beren buruari. Nolanahi ere, nabarmentzekoa da beraien egoera normalizatzeko eta azaleratzeko beharra.
  • Unibertsitateko harremanak eragotzi egin ditu COVID-19ak.  Etxetik online lan egiteak ez ditu integrazioa, harremanak eta abar errazten. Areago, bazterketa ere eragin dezakete. Hala ere, pandemiak eragindako digitalizazioaren ondorio positibo batzuk ere nabarmendu dira: etxetik ikastea onuragarria izan daiteke nahikoa denborarik ez baduzu, mugitzeko zailtasunak badituzu... Dena dela, oro har, COVID-19k eta, zehazki, teleikaskuntzak ez dute abantailarik ekartzen, batez ere graduetan erabiltzen diren metodologietan talde-lana garrantzitsua bada. Pertsonen arteko aurretiko konfiantzarik ez badago, oso zaila da izango da taldeen integrazioa.
  • Mondragon Unibertsitatean beharrezko egiturak ditugu ikasleen parte-hartzea bultzatzeko, baina alderdi hori erdigunean jarri behar dugu, parte-hartzea eraginkorra izan dadin. Gure erakundean, ikasleen parte-hartzea da unibertsitatearen DNAren osagaietako bat, ikasleak kooperatibako kideak baitira. Hala ere, denborarik edo interesik ezagatik, ikasle guztiek ez dute parte hartu nahi izaten. Hortaz, kultura-alderdia landu behar dugu gehiago. Ildo horretan, irakasleen hurbiltasuna eta alderdi emozionalarekiko ardura lagungarri izan daitezke ikasleen konpromisoa eta partaidetza lortzeko. Argi izan behar dugu irakasleek zenbateko eragina duten ikasleengan.

Kooperatibaren forma juridikoak, kudeaketa- eta antolakuntza-ereduak eta funtzionatzeko moduari aplikatutako filosofiak erraztu egiten diete Mondragon Unibertsitateko ikasleei benetako eta hurbileko partaidetza izaten unibertsitatearen garapenean eta bizitzan. Nolanahi ere, gero eta askotarikoagoak dira unibertsitatea osatzen duten ikasle-kolektiboak, haien ezaugarriak eta premiak, eta Mondragon Unibertsitateak ezin du ezikusia egin horien aurrean. Hori dela eta, honelako proiektuak baliagarriak izan daitezke ikasleen parte-hartze aktiboagoa eta inklusiboagoa sustatzeko gure unibertsitatean zein beste erakunde batzuetan.