Sergio Fernández Resines ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Sergio Fernández Resines ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Sergio Fernández Resines ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

- Tesi titulua: Particle Emissions from Car Brakes: Development of a Laboratory-Scale Test for Accelerated Material Screening Based on UN GTR No. 24
Epaimahaia:
- Lehendakaritza: Agustí Sin Xicola (UNITO)
- Bokala: Yezhe Lyu (Lund University)
- Idazkaritza: Andrea Aginagalde Lopez (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Hiri-eremuetan partikula-materialaren mailen igoerak mehatxu larria dakar giza osasunarentzat, bai sistema kardiobaskularrarentzat eta bai arnas aparatuarentzat ere. Luzaroan ibilgailuen ihes-hoditik datozen emisioak izan dira trafikoarekin loturiko PM10 emisioen iturri nagusi modura identifikatuak, baina gero eta garrantzi handiagoa ari dira hartzen ihes-hodiarekin zerikusirik ez duten emisioak. Horien artean, balazten higadura sendotu da iturri nagusienetako bat bezala, ihes-hoditik kanpoko emisioen guztizkoaren gutxi gorabehera %55a izanik. Testuinguru honetan, EURO 7 araua izango da emisio horiek berariaz arautuko dituen lehen esparru arautzailea. Bere betetze egokia bermatzeko, UN GTR No. 24 arauak metodologia normalizatua ezartzen du ibilgailu arinen balazta-higadurak eragindako partikula-emisioak neurtzeko, banku dinamometrikoen bidez. Etorkizuneko arau-eskakizunak ohikoak diren GCI motako diskoek bete ezingo dituztela aurreikusten denez, industriak behartuta dago teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak diren irtenbideak garatzera. Prozesu honek saiakuntza esperimental handia eskatzen du; hala ere, baliozkotutako bankuen eskuragarritasun mugatua eta emisioen karakterizazioak dakarren konplexutasuna direla eta, material berrien ebaluazioan atzerapen garrantzitsuak gertatu dira.
Kontextu honetan, tesi honen helburu nagusia laborategi-eskalako azpiegitura bat garatzea da, balazta-sistemaren partikula-emisioak karakterizatzeko, materialen hautaketa azkar eta ekonomikoa ahalbidetuz. Horretarako, WLTP zikloaren egokitzapena eta emaitzen banku dinamometrikoarekin korrelazioa egingo dira.
Horretarako, metodologia esperimental bat garatu da, WLTP zikloa Pin on Disc tribometro batean ezartzeko aukera emanez, partikula-emisioen saiakuntzak laborategi-eskalan urutzeko. Inplementazioak arrakastaz erreproduzitu ditu eskala osoko saiakuntzen portaera dinamikoa, termikoa eta energetikoa, partikulen masaren emisioetan bikain bat etorriz, banku dinamometrikoekiko desbiderapenak %5 baino txikiagoak izanik. Hala ere, UN GTR No. 24 arauak ezarritako WLTP protokolo osoaren aplikazioa gehiegi luzatu da tribometroan, bere erabilgarritasuna mugatuz hautaketa-tresna azkar gisa.
Muga hori gainditzeko hiru bizkortze-estrategia ebaluatu dira: balaztatze kopuruaren murrizketa, abiadura konstanteko faseen minimizazioa eta saiakuntza osoaren automatizazioaren ezarpena. Horien artean, Trip#10 zikloaren bertsio sinplifikatu batean oinarritutako protokoloaren (Trip#10-R5) eta saiakuntza erabat automatizatuaren konbinazioa izan da aukerarik eraginkorrena. Konfigurazio honek banku dinamometrikoetako prozeduren aldean saiakuntza-ahalmena %150ean handitzea ahalbidetu du, eguneko bi saiakuntza egitea ahalbidetuz, WLTP ziklo osoaren emaitza koherentziari kalterik egin gabe.
Azkenik, tribometroaren baliozkotzea egin da emisioen murrizketa-estrategia multzo batean. Erreferentziazko GCI disko estandarra erabiliz, emisio baxuko bi alternatiba ebaluatu dira: nitrokarburazio ferrikoa (FNC) zuten diskoak eta estaldura gogorreko diskoak (HSLC). Tribometroan lortutako emaitzek bat etortze handia erakutsi dute dinamometroko neurriekin material guztientzat, emisio-mailak 10 mg/km-tik (GCI) 1~mg/km-ra (HSLC) arte barneratuz. Emaitza horiek argi uzten dute proposatutako sistemaren eraginkortasuna emisioen errendimendu osoan materialak sailkatzeko, garapenerako tresna gisa duen erabilgarritasuna sendotuz eta Euro 7 araudiak ezarritako helburu erregulatzaileekin lerrokatuz.
