Garapen-aukeren zuzentasuna eztabaidagai Bilbon

Atzealdea

Garapen-aukeren zuzentasuna eztabaidagai Bilbon

Mintegia

Garapen-aukeren zuzentasuna eztabaidagai Bilbon

Martxoaren 6an eta 7an, Bilboko Aita Lojendio 2ean, "Bestelako garapen-aukerak zuzentasunaren jomugan" izeneko mingegia egingo dute.

2018·02·15

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak, Alboan Fundazioak eta Latinoamerikako Comparte elkarteak antolatutako ekitaldia izan nahi du sozializatzeko eta eztabaidarako gunea; elkargune bat ekonomia egiteko, bizitza antolatzeko, natura eta lurraldearekin harremanak izateko eta sarean lan egiteko alternatibetaz aritzeko. 

Mintegia irekita dago herritar orori, eragile sozial publiko, pribatuei eta, nola ez, ikertzaile eta unibertsitateetako ordezkariei.

Ekitaldiak sarrera libre du baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute. Izen-ematea martxoaren 2a baino lehenago egin beharko da, formulario hau beteta: izen-emate orria.