Jon Sarasua euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
Jon Sarasua euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
Jon Sarasua euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
Mikel Zalbide emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko irakasle eta ikertzaileak.
Euskararen Akademiak euskaltzain oso izendatu du Jon Sarasua. Iruñeko udaletxean egindako iraileko osoko bilkuran egin da izendapena. Euskaltzain osoen gehiengo osoak Sarasuaren izendapenaren alde egin du.
Sarasuak Mikel Zalbide emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteko du. Izan ere, Zalbide emeritu izatera igaro zenean, Sarasuaren hautagaitza aurkeztu zuten euskaltzainek uztaileko osoko bilkuran eta orain euskaltzain oso izendatu dute.
Euskaltzain urgazle 2021etik
Orain dela bost urte euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak eta urte horretatik aurrera Akademiaren Sustapen Batzordeko kidea izan da, eta Euskarararen Gogoetagunearen koordinatzailea 2022tik aurrera.
Hezkuntzan ibilbide luzea egin du Sarasuak. Hain zuzen ere, 28 urtez jarraian Mondragon Unibertsitateko irakasle izan da. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean Gizarte Zientzien Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2002ra, eta Komunikazio Saileko zuzendaria 2003tik 2005ra.
Kooperatibagintzaren arloan, munduko ekonoma sozialaren arloan, munduko hizkuntza gutxituen arloan eta euskal kulturgintzaren arloko hainbat graduondoko eta masterren sustatzailea izan da. Horrez gain, 2006tik, Garabide elkarteko zuzendaritza-taldeko kidea da.
