Eskolan aniztasun sozioekonomiko, kultural eta linguistikoa ikertzeko lehen bilkura zientifikoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Atzealdea

Eskolan aniztasun sozioekonomiko, kultural eta linguistikoa ikertzeko lehen bilkura zientifikoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

BILERA

Eskolan aniztasun sozioekonomiko, kultural eta linguistikoa ikertzeko lehen bilkura zientifikoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Maiatzaren 31tik ekainaren 1era egingo da, Eskoriatzako campusean, eskolan aniztasun sozioekonomiko, kultural eta linguistikoa ikertzeko lehen bilkura zientifikoa.

2017·05·30

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen dute jardunaldian azalduko dituzte ADI proiektuaren lehenengo urtean jorratutako gaiak. Gainera, ADI proiektuan landutako esperientziak partekatzeaz gain, bilkuran aurkeztuko dizute Euskal Herritik kanpo aniztasun sozioekonomiko, kultural eta linguistikoen kudeaketan abian jarritako beste esperientzia interesgarri batzuk.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak bultzatu dute ADI proiektua. Hiru urte iraungo duen proiektuan, lan egin da eskuz esku Eskoriatzako Luis Ezeiza eta Eibarko Arrateko Andra Mari ikastetxeekin. Proiektuaren lehenengo urtean, diagnosia egin da aniztasun sozioekonomiko, kultural eta linguistikoaren kudeaketa deskribatu eta interpretatzeko. Emaitza horiek dira, hain zuzen, partekatuko direnak Eskoriatzako lehen bilkura zientifikoan. 

Egitaraua

Maiatzak 31 (asteazkena)

  • 14:30-14:45 Harrera.
  • 15:15-15:45 Ikerketaren marko orokorra. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
  • 15:45-16:15 Arrateko Andra Mari ikastetxeko proiektuaren eta diagnosiaren aurkezpena.
  • 16:15-16:45 Atsedena.
  • 16:45-17:15 La Sinia ikastetxeko proiektuaren aurkezpena.
  • 17:45-18:15 Galderak.

Ekainak 1 (osteguna) 

  • 09:00-10:15 Toni Tort: Familia, ikastetxea eta komunitatea.
  • 10:15-10:45 Kafea.
  • 11:00-13:00 Luis Ezeiza ikastetxeko bisita eta proiektuaren diagnosiaren aurkezpena.
  • 13.00-14:30 Luntxa.
  • 14:30-16:00 Saio paraleloak. Familiak eta irakasleak.
  • 16:00-16:30 Bi saioetan hitz egindakoaren elkarjartzea.
  • 16:30-18:00 Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea-UVIC elkarlanerako aukerak.
  • 18.00 Jardunaldien itxiera.