Jertse diseinu lehiaketa
Dagoeneko badugu datorren ikasturteko kirol jertsearen diseinua
Berritutako lehiaketa honetan, 75 ikaslek hartu dute parte
2025·06·10

Dagoeneko, badugu 2025-26 ikasturteko jertse diseinu irabazlea!
Kirol Zerbitzutik, MGEPeko diseinu departamentuaren laguntzaz, ikasturte guztietan martxan jartzen dugun kirol jertsearen diseinu lehiaketa berritu dugu. Orain arte, lehiaketa udazkenean antolatzen zen (ikasturte honetan egin den bezala), baina hemendik aurrera, lehiaketa udaberrira aurreratuko dugu, diseinuko ikasleek ikasgai hori beren klase orduetan lantzen dutela aprobetxatuz eta lehiaketa hau, beraientzako ariketa gisa proposatuz.
Modu honetan, aurreko ikasturtetik, hurrengo diseinua zein izango den jakingo dugu eta txapelketa ofizialetan Mondragon Unibertsitatea ordezkatzen duten ikasleen artean kurtso guztiak banatzen ditugun jertseak ekoizteko tartea irabaziko dugu. Horren ondorioz, ikasturte honetan bi diseinu lehiaketa jarri ditugu martxan, baina datorren ikasturtetik aurrera, lehiaketa hau udaberrian bakarrik zabalduko da, eta unibertsitateko ikasle guztiei irekita egongo da.
Ikasleek aurkeztutako 75 diseinuak aztertu ondoren, MGEPeko diseinu saileko irakasleek eta Kirol Zerbitzuko kideek lehiaketa ebatzi dute. Hiru finalista egon dira (ikus diseinuak) baina diseinu irabazlea Luzaide Lizarralde Lejardik aurkeztutako diseinua izan da
Hauek izan direlarik diseinuko departamentutik jaso ditugun azalpenak:
Kirolari guztiek erro berdin bat partekatzen dute: Gogoa, motibazioa eta iniziatiba. Hasierako urrats hori da bidea-ren abiapuntua, eta hortik abiatuta, diziplina ezberdinak sortzen dira, guztiek printzipio berdinak partekatuz. Horiek horrela, diseinu honetan hori nahi izan da irudi-katu. Erdian dagoen lerrotik, HASIERA berdin batetik, kirol disziplina ezberdinak ateratzen dira. Diseinuak, mu-gimendua eta dinamismoa transmititzen ditu, kirolaren esentzia eta haren balioak modu bisualki indartsuan islatu nahian. Talde-lana, esfortzua eta berdintasuna. Pertsonaien diseinua ere sinplikatua da, ile- edo edo gor-putz-forma zehatzik gabe, edozein pertsona identika-tua senti dadin, generoa edo beste ezaugarri batzuk alde batera utzita. Horrela, berdintasuna eta inklusibitatea irudikatu nahi dira, kirola guztiontzat dela azpimarratuz.
Zorionak Luzaide eta eskerrik asko denoi zuen parte-hartzeagatik!
Irudi galeria