Suediako University of Skövde-ko ordezkariak Eskolan bisitari

Atzera

Suediako University of Skövde-ko ordezkariak Eskolan bisitari

Berria

Suediako University of Skövde-ko ordezkariak Eskolan bisitari

Bileraren helburua izan da elkarlanerako puntuak identifikatzea arlo akademikoan eta ikerkuntzan.

2017·09·12

$titulo.getData()


University of Skövde-ko Automatizazio eta Produkzio departamentuko buru den Magnus Holm eta bere lankideak (tartean Mikel Ayani eta Ainhoa Goienetxea, Goi Eskola Politeknikoko ikasle ohiak) Mondragon Unibertsitateko eta Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile akademikoekin eta Antolakuntza eta Automatizazio taldeetako ordezkariekin elkartu dira. Bisitaren helburua elkar ezagutu eta elkarlanerako puntuak identifikatzea izan da, bai arlo akademikoan eta baita ikerkuntzan ere.

University of Skövde Suediako hego-mendebaldean kokatzen da, izen bereko hirian. 50.000 biztanle ditu Skövdeko hiriak eta hainbat industriaren egoitza da. Besteak beste Volvo Powertrain AB eta Volvo Skövde kokatzen dira bertan, zeinak Volvo Group-en industria-motore dieselak eta automobilentzako 5 zilindrotako gasolinazko motoreak ekoizten dituzten, hurrenez hurren.

Izan ere, Volvo taldeak bere "Academic Partner Program"-eko lehentasunezko ikerketa kolaboratzaileen artean dauka University of Skövde ekoizpen birtualaren (Virtual Manufacturing) arloan.