Energia Elektrikoaren ikerketa taldearen ordezkaritza IECON 2019an.

Atzealdea

Energia Elektrikoaren ikerketa taldearen ordezkaritza IECON 2019an.

KONFERENTZIA

Energia Elektrikoaren ikerketa taldearen ordezkaritza IECON 2019an.

Jon Andoni Barrenak eta Eneko Unamunok parte hartu zuten IEEE Industrial Electronics Society 45. Konferentzian, Lisboan, urriaren 14tik eta 17ra. emaitzak aurkeztuko dira

2019·10·22

$titulo.getData()


Jon Andoni Barrena eta Eneko Unamuno, Goi Eskola Politeknikoko Energia Elektriko ikerketa arloko ikertzaileak, presente egon ziren urriaren 14tik 17ra egin zen IECON 2019an. IEEE Industrial Electronics Society-ren (IES) urteroko konferentziaren 45. edizioak ahalbidetu zuen Comparative Eigenvalue Analysis of Synchronous Machine Emulations and Synchronous Machines lana aurkeztea, NTNU Unibertsitateko eta SINTEFeko Jon Are Suul doktorearekin eta NTNU Unibertsitateko Marta Molinas irakaslearekin batera egina.

Lanak xede du inertzia emulaziorako teknika ezberdinen analisi eta alderaketa eta lehen mailako erregulazioa hornitzea sare elektrikoetara konektaturik dauden bihurgailuen bidez. Teknika mota hau funtsezkoa izango da etorkizuneko sare elektrikoetan eta artikuluak marko konparatibo bat eskaintzen du aukera hoberena hautatzeko aplikazioaren eskakizun eta ezaugarrien arabera.

Aurkezturiko aurrerapenak garatu dira Goi Eskola Politeknikoko Energia Elektrikoaren ikerketa taldeak hurrenez hurren partner eta buru gisa parte hartzen duen COSNET eta Road2DC proiektuen markoan.

COSNET proiektua, Erantzun inertzialaren eta ac/dc sare hibridoen egonkortasunaren hobekuntzarako kontrola, FEDER/Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministerioa –Estatuko Ikerketa Agentziak finantzatu du 2017ko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Estatu Programaren deialdiaren baitan.

Bestalde, Tresna berriak ac/dc banaketa sare hibridoen diseinu eta kontrolerako Road2DC proiektua Goi Eskola Politeknikoko Energia Elektrikoaren taldeak gidatzen du eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura departamenduak finantzatzen du ELKARTEK programa barruan.