Eusko Jaurlaritzaren bikaintasun aitortza jaso du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa talde batek

Atzera

Eusko Jaurlaritzaren bikaintasun aitortza jaso du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa talde batek

BIKAITASUNA

Eusko Jaurlaritzaren bikaintasun aitortza jaso du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa talde batek

Eusko Jaurlaritzak aitortu egin dio Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa talde bati Euskal Sistema Unibertsitarioko ikerketa talde gisa aritzeko.

2017·02·27

$titulo.getData()


Bikaintasun aitortza hori 2016-2019 epealdirako izango da, beti ere, hurrengo arloan jarduteko: Hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntza eta ikaskuntza: irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntza.

Unibertsitatea eta eskola elkarlan markoaren baitan, Eusko Jaurlaritzako aitortza jaso duen ikerketa taldeak ondoko alderdiak jorratzen ditu: batetik, hasiera eta etengabeko prestakuntza irakasleen lan errealetik abiatuta; eta, bestetik, hizkuntzen eta literaturaren irakaskuntza hizkuntza gutxiagotu bat dagoen hezkuntza eleanitz eredu batean. 

Taldearen azken xedea da ezagutza berriak garatzea kalitatezko hezkuntza eleanitza eskainiko duten profesionalak hezteko. 

Mondragon Unibertsitateko 11 ikerketa taldek lortu dute Eusko Jaurlaritzaren aitortza.