Queer pedagogiek hezkidetzan egiten dituzten ekarpenak jorratzeko jardunaldia Bilbon

Atzera

Queer pedagogiek hezkidetzan egiten dituzten ekarpenak jorratzeko jardunaldia Bilbon

LIT masterra

Queer pedagogiek hezkidetzan egiten dituzten ekarpenak jorratzeko jardunaldia Bilbon

Mercedes Sánchez Sáinz ikertzaileak gidatuko du, urtarrilaren 25ean, Bilbon, egingo den jardunaldia.

2020·01·09

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak Queer Pedagogiei buruzko jardunaldia antolatu dute, Bilbon, urtarrilaren 25ean. Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Universida Complutenseko irakasle e ikertzaileak gidatuko duen Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari?

 

Mercedes Sanchez Sainz Hezkuntzako doktorea eta Pedagogiako lizentziaduna da. Universidad Complutenseko Sexu Aniztasunaren eta Genero Identitate Bulegoko zuzendaria eta unibertsitate bereko LGBTIQ+ ikasketa masterreko batzorde akademikoko irakaslea eta irakaslea. Ekintzaile transfeminista eta hurrengo liburuen egilea: Somos como Somos. Deconstruyendo y transformando la escuela (La Catarata, 2016) eta Pedagogías queer. ¿Nos arriesgamos a hacer otra educación? (La Catarata, 2019). Politikoki, horrela definitzen du bere bere burua: “bollera, lodia eta ardi ilea duena”. Berari buruz gehiago jakiteko, egin klik eta hemen eta hemen

 

Mercedes Sanchez Sainzen iritziz, queer pedagogiak dira modu irekiak hezkuntza formaletik ihes egiteko, era afektibo, arrotz eta bitxi batean. Gainera, queer pedagogiek balio dute ikasteko guneak sustatzeko, munduan dugun lekuaz gogoeta egiten lagunduko digutenak, eta izateko aukera emango digutenak.

 

Jardunaldiaren koordinatzaileak dira Amelia Baquín eta Agurtzane Martinez Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak.

 

Plaza mugatuak ditu eta urtarrilaren 22ra arte izango du irekieta izen-emate epea (izen-emate orria).

 

EGITARAUA

  • 10:00-11:30. Mercedes Sánchez Sainz (Madrilgo Universidad Complutense). Zer dira queer pedagogiak? Pedagogia eraldatzaile baten gakoak.
  • 11:30-12:00. Atsedena.
  • 12:00-13:45. Mercedes Sánchez Sainz. Eraldaketa errazten duten hezkuntza praktikak. Saio praktikoa.
  • 13:45-14:00. Amelia Barquín eta Agurtzane Martinez (Mondragon Unibertsitatea). Itxiera.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Izen-emate orria: https://labur.eus/lit
  • Eguna: urtarrilak 25 (larunbata).
  • Ordutegia: 10:00etik 14:00ak arte.
  • Tokia: Bilbo. Hika Ateneo (Ibeni Kaia 1).    
  • Prezioa: 50€
  • Kontu korrentea: ES04 3035 0044 8504 4000 1793
  • Informazioa: Eunate Escandón. 615 745 341. eescandon@mondragon.edu
  • Plaza mugatuak: eman izena urtarrilaren 22a baino lehen.
Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari? jardunaldia antolatuta dago Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren egiarauaren barruan.