Psikomotrizitatea aipamen berria eskainiko du Haur Hezkuntza graduak

Atzealdea

Psikomotrizitatea aipamen berria eskainiko du Haur Hezkuntza graduak

Haur Hezkuntza

Psikomotrizitatea aipamen berria eskainiko du Haur Hezkuntza graduak

Aipamen berri hau egin ahal izango dute Haur Hezkuntza graduko ikasleek bigarren aipamen moduan ikasita edo Lehen Hezkuntzako graduatuek bigarren gradu moduan ikasita.

2021·06·16

$titulo.getData()


2021-2022 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko Haur Hezkuntza graduak aipamen berri bat eskainiko du: Psikomotrizitatea. 

 

Aipamen berriaren eskolak 2022ko urtarrilean hasiko dira. Eskolak izango dira Eskoriatzan ostiral arratsaldetan, 17:00etatik 21:00era, eta, larunbat goizetan, 09:00etatik 13:00etara.

 

HARTZAILEAK

Bi hartzaile multzo nagusi ditu aipamen berriak:

  • Haur Hezkuntzako graduatuak: graduko bigarren aipamen moduan ikasteko.
  • Lehen Hezkuntzako graduatuak: bigarren gradu moduan ikasteko.

Psikomotrizitatea aipamenko taldea osatzerakoan, matrikulazioan lehentasuna izango dute Mondragon Unibertsitako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek. 

Bi koordinatzaile izango ditu aipamen berriak, biak ala biak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile eta irakasleak: Eider Salegi eta Alexander Barandiaran.

 

INSKRIPZIO EPEA

Ekainaren 30 irekiko da matrikulazio epea Psikomotrizitatea aipamen berrian. Tokiak egonez gero, irailean ezohiko inskripzio eta matrikula epea zabaltzeko aukera egongo da.