SmartEnCity Coronación, PCTI Euskadi 2020-ko proiektu enblematikoa

Atzealdea

SmartEnCity Coronación, PCTI Euskadi 2020-ko proiektu enblematikoa

PROIEkTU EUROPARRA

SmartEnCity Coronación, PCTI Euskadi 2020-ko proiektu enblematikoa

Gasteiz (Estonianko, Tartu eta, Danimarkako, Sondeborg-ekin batera) SmartEnCity Europako proiektuan parte hartzen duen hiru hirietako bat da. Proiektu honek Europako estrategia garatzea bilatzen du, CO2-rik gabeko hiri adimendunen sorrerarako. Gasteizeko kasuan, Coronación auzoaren birgaitze energetikoaren bidez gauzatzen ari da proiektua.

2018·02·09

$titulo.getData()


SmartEnCity Coronación proiektuaren bidez lortu nahi da Gasteiz hiri berdeagoa, karbonoan neutroa eta baliabideak eta ekonomia lokala bultzatzeko bidean erreferentziazko jarduera bat izatea.

Proiektua, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutakoa, eta Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak parte hartzen dutena, 2016an hasi eta 2021aren erdialdera arte garatuko da. Coronación auzoko auzotarren bizi-kalitatea hobetzeko aukera bikaina da, besteak beste, 1.313 etxebizitzako birgaitze energetikoak erosotasuna ekarriko dielako eta kale eta enparantzen berritzeak, auzo erakargarriagoa bihurtuko duelako.

Mondragon Unibertsitatea eta MONDRAGON Korporazioa izan dira TIC plataforma globala diseinatu eta abian jartzeko arduradunak. Lau urtetan zehar arduratuko dira SmartEnCity proiektuan parte hartuko duten hirietako kontsumo energetikoa eta CO2-emisioak bezalako alderdien gaineko datuak eta balioak jasotzeaz.

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak diseinatu eta martxan jarritako plataformak, web-zerbitzuen bidez funtzionatuko du, ahalik eta estandarrena eta interoperagarriena izan dadin. Plataforma hau proiektuan parte hartzen duten beste hiri batzuek jarraitzaile edo followers gisa ihardetsi ahal izateko modukoa izango da.

Datuak jasotzeaz gain, plataformak  jasotako informazioa prozesatuko du, erabiltzaileei kontsumo-informazioa emateko, eta kontsumo patroiak aztertuz CO2-kontsumoa eta emisioa txikiagotzen laguntzen duten gomendioak emango ditu, higikortasun iraunkorraren gaineko informazioa emateaz gain.

Zehazki, plataformak jasotzen dituen balioak etxeko etxetresna elektrikoen kontsumoa eta etxearen konfort tenperatura dira. Aztertzen ari dira, ez bakarrik datuak bidaltzea, baizik eta zuzeneko komunikazioko kanal bat izatea Gasteizko udaletxearen eta bizilagunen artean, bitartekaririk gabe udalbatzaren informazioa izateko.

Proiektuaren ezaugarriak

Hau hiru ardatz handiren inguruan egindako auzoaren birsorkuntza proiektua da:

  1. Auzoko eraikinetako fatxadaren  eta estalkien birgaitze energetikoa.
  2. Egurraz elikatutako berokuntzako eta ur beroko sistema zentraleko instalazioa.
  3. Espazio publikoa birgaitzea ( kaleak eta enparantzak eraberritzea, zoladura, bankuak, lorezaintza...).

Aurreikusitako jarduerek aukera emango dute:

  • Auzoaren eskari energetikoa txikiagotzea eta, erregai fosilen erabilera, energia berriztagarriengatik ordezkatzea.
  • Etxebizitzen bizigarritasuna eta bere konfort-baldintzak hobetzea 
  • Berogailuaren eta ur beroaren fakturan aurreztea
  • Proiektuaren definizioan  auzotarren parte-hartzea  txertatzea

Aurrekontu orokorra

Gasteizekin batera, beste hiri batzuk parte hartzen duten, Tartu (Estonia) eta Sondeborg (Danimarka) proiektuaren aurrekontu orokorra, 75.565.000 eurokoa da, eta Europako Batzordearen diru-laguntzen bidez, % 37 inguru estaltzen da (27.890.136 euro). Gasteizeko kasuan, guztira, 29.566.798 euro daude esleituta eta diru-laguntzak 10.879.960 euro estaltzen ditu. Dauden partida desberdinak kontuan hartuz, Europako diru-laguntzarako karguarekin, posible da 750 etxebizitza birgaitzea eta bero-sare bat eraikitzea. Eusko Jaurlaritzak, Visesaren bidez, eta Gasteizko udalak osatuko dute diru-laguntzaren gainerako kopurua, 1.313 etxebizitza energetikoki birgaitu ahal izateko.