Mondragon Goi Eskola Politeknikoa buru duen Road2DC proiektuko kideak batu dira jarraipen bilera egiteko

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa buru duen Road2DC proiektuko kideak batu dira jarraipen bilera egiteko

PROIEKTUA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa buru duen Road2DC proiektuko kideak batu dira jarraipen bilera egiteko

Proiektuak egungo sistema elektrikoa hobetzeko soluzioak planteatu nahi ditu banaketa sare hibridoen diseinu eta kontrolerako tresna berriak sortuz.

2019·07·08

$titulo.getData()


Joan den uztailaren 1ean Mondragon Goi Eskola Politeknikoak kontsortzioko kide guztiak deitu zituen jarraipen bilera egiteko, Zamudion den Bizkaiko parke teknologikoan, Ingeteam enpresak duen egoitzan.

Orotara Ingeteam, Ikerlan, Tecnalia, DeustoTech eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa erakundeek osatzen duten kontsortzioaren 14 ordezkari batu ziren. Proiektua 2018aren hastapenean abiatu zen eta egungo sistema elektrikoa hobetzeko soluzioak proposatzea du xedetzat, ac/dc banaketa sare hibridoen diseinu eta kontrol tresna berriak sortuz.

Road2DC proiektua

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa buru duen Road2DC proiektua Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura departamentuak finantzatzen du. Proposatzen diren ikerketa lerroak bat datoz Eusko Jaurlaritzak espezializazio inteligentea bultzatzeko dituen ikerketa eta berrikuntza estrategiekin, RIS3 gisa ere ezagutzen direnekin. RIS3 markoaren barruan hiru lehentasun estrategiko nabarmendu dira: fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak/osasuna.

Energia espezializazioan sartzen dira energia sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko sistemen garapena eta energia kalitatea hobetu eta eredu energetiko jasangarri bateranzko trantsizioa ahalbidetzeko potentziaren elektronika. Road2DC proiektuaren xede den sare elektrikoaren modernizazioa, ac/dc sare hibridoen bidez, bete-betean kokatzen da arlo honetan.